HomeAdierazle NagusiakEgiturako Adierazle NagusiakFitxa Metodologikoa: Lanik gabeko familia-etxeak

Fitxa Metodologikoa: Lanik gabeko familia-etxeak

Identifikazioa

Izena
Lanik gabeko familia-etxeak
Izena eta eragiketaren kodea 1. iturria
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta (BJA) 050403
Erakunde arduraduna
Eustat
Erabilgarritasuna
BJA+2 hilabete

Helburua

Lanik gabekotzat hartzen dira bertako pertsona guztiak langabezian edo ez-aktibo daudeneko familia-etxeak.

Berebiziko garrantzia du langabeziak jotako familia-etxe hauen egitura ezagutzeak; izan ere, familia oso-osoaren ongizatea dago arriskuan inork lanik ez duenean. Batetik, gizarte-prestazioekiko mendekotasuna; bestetik, lanik gabeko familia-etxe batean bizi denak ez du kontakturik lan-merkatuarekin. Adin-txikikoentzat, pobreziaren belaunaldien arteko trasmisio-arriskua areagotzen du, erreferentzia litekeen heldu landuna falta denean. Erasana gerta daitezke, baita ere, osasuna, etxebizitza, hezkuntza, justizia bezalako oinarrizko zerbitzuetarako irisbidea; baita beste zerbitzu pribatuetara, esaterako kultura, kirola, aisia.

Lanik gabeko etxe batean bizitzeak ondorio txar ugari eduki ditzake, adin txikiko eta gazteen artean. Langabezia ondokoekin lotu izan da: eskola-absentismoa, ikasketak ez bukatzea, familia-haustura, gaixotasuna, garaiz aurreko heriotzak. Erasan daitezke, baita ere, etorkizuneko diru-sarrerak, gizarta-kokapena eta arrakasta ekonomikoa. Gainera,langabeziak tirabira eta gatazkak sor ditzake familietan, eta ondorioz osasun kalteak eta bortxa. Gizarte-bazterketa ere gerta daiteke, lan lekuko harreman sozial eta profesionalen faltagatik.

Lisboako estrategia berrituan esaten da ezen produktibitatearen eta enpleguaren hazkundeak batera joatekoak direla. Horrekin batera Europak iraupen luzeko langabeak eta pertsona gutxi kualifikatuak berriz ekarri behar ditu lan-merkatura.

Eremua

Biztanleak:

0-17 urteko biztanle guztiak eta 18-59koa generoaren arabera

Lurraldea:

Euskal AE eta lurralde historikoak

Denbora:

Urtero

Kontzeptuak eta definizioak

Adierazlea honela definitzen da: 0-17 urte bitarteko adin txikikoen kopurua eta 18-59 urte bitarteko pertsona kopurua, bertako inork lanik ez duen familia-etxe aukeragarrietan bizi direnak. Adierazlea ehuneko bat da, 0-17 eta 18-59 biztanle guztien gainekoa, familia-etxe aukeragarrietan bizi direnak.

“Familia-etxe aukeragarriak”, alegia ez dira barne ikaslez osatutakoak.

Kodeak eta izenak

Ez dagokio

Kalitatea

http://epp.eurostat.ec.europa.eu/portal/page/portal/sdi/files/Jobless%20households.pdf

Informazio gehiago

Lanik gabeko familia-etxeak-Adin txikikoak:

Eurostat - Tables, Graphs and Maps Interface (TGM) table

p class="eustatparraplan"> Lanik gabeko familia-etxeak- Helduak generoaren arabera:

Eurostat - Eurostat - Tables, Graphs and Maps Interface (TGM) table

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali