Fitxa metodologikoa: Internet erabiltzen duten biztanleak
Identifikazioa
- Izena
- Internet erabiltzen duten biztanleak
- Izena eta eragiketaren kodea 1. iturria
- Informazioaren gizartearen inkesta. Familiak 220122
- Erakunde arduraduna
- Eustat
- Erabilgarritasuna
- IGIF + 2 hilabete
Helburua
Informazio eta komunikazio teknologiak (IKT) dira, hein handi batean, ekoizpenaren eta ekonomiaren hazkundearen adierazgarri, eta gure gizartea errotik eta lehenago ez bezala ari dira eraldatzen. Estatistika ofizialak ezinbestekoak dira jadanik abian diren eraldaketen ondorioak xeheki ulertzeko. Dena dela, garrantzitsua da aldagaiak eta adierazleak ondo hautatzea. Pertsonen Informazioaren Gizartearekiko harremanaz, Internet konexioaren maiztasunak asko dio.
Internet erabiltzaileak kalkulatzeko: azken hiru hiletako erabiltzaile kopurua, 16-74 urte bitartekoak, zati adin tarte horretako biztanle guztiak. Adierazlea familiei egindako Informazioaren Gizarteari buruzko Inkestan (IGIF) dago oinarritua. “Bizilekuetan” bizi diren pertsona guztiak sartzen dira inkestan eta hortik kanpo geratzen dira etxebizitza kolektiboetan (harrera etxeak, ikasleen egoitzak, ospitaleak...) bizi direnak.
Eremua
- Biztanleak:
16 eta 74 urte bitarteko pertsonak.
- Lurraldea:
Euskal AE eta lurralde historikoak.
- Denbora:
-
Urtero
Kontzeptuak eta definizioak
Kalkulu mota:
Adierazlea zatidura gisa lortzen da eta ehunekoetan azaltzen da.
Zenbakitzailea:
Azken hiru hiletan Internet erabili dutenak, 16-74 urte bitartekoak.
Izendatzailea:
Biztanle guztiak, 16-74 urte bitartekoak.
Kodeak eta izenak
Ez da egoki
Kalitatea
Ez da egoki
Informazio gehiago
EUROSTAT: Internet use by individuals (% of individuals aged 16 to 74)