HomeAdierazle NagusiakEgiturako Adierazle NagusiakFitxa metodologikoa: Gutxienez bigarren hezkuntza gainditu duten 20 eta 24 urte bitarteko biztanleen tasa Guztira

Fitxa metodologikoa: Gutxienez bigarren hezkuntza gainditu duten 20 eta 24 urte bitarteko biztanleen tasa Guztira

Identifikazioa

Izena
Gutxienez bigarren hezkuntza gainditu duten 20 eta 24 urte bitarteko biztanleen tasa Guztira.
Izena eta eragiketaren kodea 1. iturria
Biztanleria Jardueraren Arabera (BJA) 050403
Erakunde arduraduna
EUSTAT
Erabilgarritasuna
BJA + 2 hilabete

Helburua

Kooperazio eta Hazkunde Ekonomikorako Erakundeko (KHEE) herrialdeentzat egindako azterlan baten arabera, lotura estua dago hezkuntzaren eta hazkunde ekonomikoaren artean. Azterlan horri jarraiki, eskolan batez beste urtebete gehiago ibiliz gero, % 5 ere handitu daiteke hazkunde ekonomikoa epe laburrean, eta % 2,5 gehiago epe luzean. Goi mailako bigarren hezkuntza bukatzea jotzen da, oro har, jakintzaren gizartean modu arrakastatsuan parte hartzeko eskatzen den gutxieneko mailatzat. Hori ezin garrantzitsuagoa da, ez bakarrik lan merkatuan ondo sartzeko, baizik baita ikasleei goi mailako hezkuntzak eskaintzen dituen ikasteko eta prestatzeko aukerez baliatzeko modua emateko ere.

Ezeren aurretik, eskolako arrakastaren araberakoak izan ohi dira banakoen sarrerak eta lan merkatuko estatusa. Goi mailako bigarren hezkuntza burutu duten pertsonek hobeto ordaindutako lanak eta lan baldintza hobeak lortzen dituzte; gainera, batez beste, prestakuntza apalagoa dutenek baino lan dezente hobea izan ohi dute. Hezkuntzaren gutxieneko mailaren adierazle bat gutxienez bigarren hezkuntza amaitu duten 20 eta 24 urte bitarteko biztanleen tasa da.

Gutxienez bigarren hezkuntza gainditu duten 20 eta 24 urte bitarteko biztanleen tasa kalkulatzeko hurrengo zatiketa egin behar da: gutxienez bigarren hezkuntza gainditu duten 20 eta 24 urte bitarteko biztanleen kopurua adin tarte horretako biztanleen kopuruaz zatitu behar da. Adierazle horren oinarria Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko Inkesta (BJA) da. “Bizilekuetan” bizi diren pertsona guztiak sartzen dira inkestan eta hortik kanpo geratzen dira etxebizitza kolektiboetan (harrera etxeak, ikasleen egoitzak, ospitaleak...) bizi direnak.

Eremua

Biztanleak:

20 eta 24 urte bitarteko biztanleak.

Lurraldea:

Euskal AE eta lurralde historikoak.

Denbora:

Urtekoa

Kontzeptuak eta definizioak

Kalkulu mota:

Adierazlearen formula

Adierazlea zatidura modura lortzen da.

Zenbakitzailea:

Gutxienez bigarren hezkuntza gainditu duten 20 eta 24 urte bitarteko biztanleak.

Izendatzailea:

20 eta 24 urte bitarteko biztanleak.

Kodeak eta izenak

Ez da egoki

Kalitatea

Ez da egoki

Informazio gehiago

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali