HomeAdierazle NagusiakEgiturako Adierazle NagusiakFitxa Metodologikoa: Ospitale oheak 100.000 biztanleko

Fitxa Metodologikoa: Ospitale oheak 100.000 biztanleko

Identifikazioa

Izena
Ospitale oheak 100.000 biztanleko
Izena eta eragiketaren kodea 1. iturria
Arreta espezializatuaren inkesta. (030502 Euskal Estatistika Plana)
Izena eta eragiketaren kodea 2. iturria
Biztanleriaren eguneratzea.010142
Erakunde arduraduna
Osasun Saila
Erabilgarritasuna
Urtea+1
Adierazlearen formula
Funtzionatzen ari diren ohe-kop./100.000 biztanleko

Helburua

Zerbitzu-prestazioa osasun-sistemen osagai garrantzitsua da. Osasun zerbitzuen prestazioaren eskuragarritasuna, irisbidea eta banaketa ebaluatzeko, zenbait adierazle behar dira. Ohe kopurua da adierazle horietako bat (MOE).

Ohe kopurua futnsezko datua da ospitaleetako pazienteak artatzeko baliabide fisikoez ari garelarik.

Eremua

Biztanleak:

Ospitale publiko eta pribatuak

Lurraldea:

Euskal AE

Denbora:

Urtekoa

Kontzeptuak eta definizioak

Ohea: Ospitalizatutako pazienteak etengabeko artatzean erabiltzen dena. Ohe gisa kontatzen dira inkubagailu finkoak eta seaskak, jaioberri normalentzakoak izan ezik. Ez dira kontatzen larrialdietakoak, laguntzaileenak eta gehigarriak, ezta ere bertako langileek erabiltzen dituztenak, eguneko ospitaleetakoak, miaketa berezietakoak, anestesiaurreko indukziokoak eta beste.

Adierazle honetan, martxan dauden oheak hartzen dira kontuan, hau da, urtean zehar erabilgarri egon direnak.

Adierazlea zatidura gisa lortzen da, ehun mila biztanleko horrenbeste:

Zenbakitzailea:

Ospitaleetan urtebetean funtzionatzen ari den batez besteko ohe-kopurua

Izendatzailea:

Zenbatetsitako biztanleria urtearen erdialdera * 100.000

Kodeak eta izenak

Ez dagokio

Kalitatea

Estatu bakoitzak erabilitako iturriak kontsultatzeko:

http://ec.europa.eu/eurostat/cache/metadata/Annexes/hlth_res_esms_an10.pdf

Informazio gehiago

EUROSTAT datuak: Population and social conditions Karpeta/ Health> Health care> Health care resources> Health care facilities>,

Hospital beds by function and type of care 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali