Fitxa Metodologikoa: Gastu osoa produktu farmazeutiko eta sanitarioetan, biztanleko, erosteko ahalmenaren parekotasunean
Identifikazioa
- Izena
- Gastu osoa produktu farmazeutikoetan, biztanleko, erosteko ahalmenaren parekotasunean
- Izena eta eragiketaren kodea 1. iturria
- Osasunaren kontua. (170118 Euskal Estatistika Plana)
- Erakunde arduraduna
- Eustat
- Erabilgarritasuna
- Urtea + 2
- Adierazlearen formula
- Gastu osoa produktu farmazeutiko eta sanitarioak/Euskal AEko biztanle guztiak (erosteko ahalmenaren parekotasunaren arabera doitua)
Helburua
Adierazleak erakusten du lurralde batek produktu farmazeutiko eta sanitarioetan eginiko batez besteko gastua biztanleko, urte jakin batean eta sexu, adin eta baldintza sozioekonomikoez independenteki.
Gastua farmazian osasun gastuaren osagai garrantzitsua da, horregatik emandako arreta berezia.
Adierazlea EAP (erosteko ahalmenaren parekotasuna) unitateetan neurtzen da; hau da moneten erosteko ahalmena berdintzen duen moneta-bihurketaren tasa, estatuen arteko prezio-maila ezberdinek sortutako distortsioak ezabatzen ditu, horrela gastuaren nazioarteko alderaketa ahalbidetuz.
Eremua
- Biztanleak:
Unitate publiko eta pribatu egoiliarrak, produktu farmazeutiko eta sanitarioetan gastu egiten dutenak
- Lurraldea:
Euskal AE
- Denbora:
-
Bi urtean behingoa
Kontzeptuak eta definizioak
Adierazlea zatidura bat da:
Zenbakitzailea:
Gastu publikoa eta pribatua, produktu farmazeutiko eta sanitarioetan (Code HC.5.1 Pharmaceuticals and other medical non-durable goods), ELGAren SHA 2011 (System of Health Accounts) metodologiaren arabera. EAP unitateetan doitua. Euroetatik EAPetara pasatzeko, Eurostatek Espainiarentzat erabilitako bihurtzaileak erabiltzen dira.
Izendatzailea:
Biztanleak uztailaren 1ean
Kodeak eta izenak
Ez dagokio
Kalitatea
Estatu bakoitzak erabilitako iturriak kontsultatzeko:
http://ec.europa.eu/eurostat/cache/metadata/en/hlth_sha11_esms.htm
Informazio gehiago
EUROSTAT datuak: Population and social conditions Karpeta/ Health> Health care> Health care expenditure> Health care expenditure (SHA 2011) (hlth_ sha11)
Health care expenditure by function