Fitxa Metodologikoa: Akutuentzako ospitale oheak 100.000 biztanleko
Identifikazioa
- Izena
- Akutuentzako ospitale oheak 100.000 biztanleko
- Izena eta eragiketaren kodea 1. iturria
- Arreta espezializatuaren inkesta (030502 Euskal Estatistika Plana)
- Izena eta eragiketaren kodea 2. iturria
- Biztanleriaren eguneratzea.010142
- Erakunde arduraduna
- Osasun Saila
- Erabilgarritasuna
- Urtea+1
- Adierazlearen formula
- Akutuentzako ospitaleetan funtzionatzen ari diren ohe-kop./100.000 biztanleko
Helburua
Ospitale-asistentziaren jokaera-arlo nagusia ospitalizazioa behar duten pazienteak artatzea da eta ospitale-ohea oinarrizko datua da jokaera nagusi hori gauzatzeko ospitaleek dituzten baliabide materialak neurtzeko.
Ospitale-oherik gehienak akutuentzako ospitaleetan daude. Zentro horietan garatzen da ospitale-asistentziarik zatirik handiena eta hor metatzen dira baliabiderik gehien, bai pertsonak, bai ekipamendua.
Eremua
- Biztanleak:
Akutuentzako ospitale publiko eta pribatuak
- Lurraldea:
Euskal AE
- Denbora:
-
Urtekoa
Kontzeptuak eta definizioak
Ohea: Akutuentzakoetan ospitalizatutako pazienteak etengabeko artatzean erabiltzen dena. Ohe gisa kontatzen dira inkubagailu finkoak eta seaskak, jaioberri normalentzakoak izan ezik. Ez dira kontatzen larrialdietakoak, laguntzaileenak eta gehigarriak, ezta ere bertako langileek erabiltzen dituztenak, eguneko ospitaleetakoak, miaketa berezietakoak, anestesiaurreko indukziokoak eta beste.
Adierazle honetan, martxan dauden oheak hartzen dira kontuan, hau da, urtean zehar erabilgarri egon direnak.
Adierazlea zatidura gisa lortzen da, ehun mila biztanleko horrenbeste:
Zenbakitzailea:
Akutuentzako ospitaleetan urtebetean funtzionatzen ari den batez besteko ohe-kopurua
Izendatzailea:
Zenbatetsitako biztanleria urtearen erdialdera * 100.000.
Kodeak eta izenak
Ez dagokio
Kalitatea
Adierazle hau beste nazioarteko erakundeekin alderatuz gero, biztanleria-iturria/k berberak ez izatea arazo izan daiteke. Estatu bakoitzak erabilitako iturriak kontsultatzea komeni da:
http://ec.europa.eu/eurostat/cache/metadata/en/htl_res_esms.htm
Informazio gehiago
EUROSTAT datuak: Population and social conditions , karpeta/Health> Health care> Health care resources> Health care facilities>,
Hospital beds by function and type of care (Curative care beds in hospitals )