Fitxa Metodologikoa: Ospitale-altak 100.000 biztanleko
Identifikazioa
- Izena
- Ospitale-altak 100.000 biztanleko
- Izena eta eragiketaren kodea 1. iturria
- Ospitaleetako erikortasun-estatistika. (030580 Euskal Estatistika Plana)
- Izena eta eragiketaren kodea 2. iturria
- Biztanleriaren eguneratzea. 010142
- Erakunde arduraduna
- Eustat
- Erabilgarritasuna
- Urtea+1
- Iturri sekundarioak
- Ospitaleetako erikortasun-estatistika. EIN
- Adierazlearen formula
- Ospitale-alta kop./100.000 biztanleko
Helburua
Euskal AEko ospitaleetan artatutako biztanleen erikortasuna eta baliabide-kontsumoa ezagutzea, planifikazio, ebaluazio eta ikasketa epidemiologikorako euskarri gisa, ospitaleko alten bidez.
Eremua
- Biztanleak:
Akutuen ospitaleak, egonaldi ertain/luzekoak eta psikiatriko publiko eta pribatuak
- Lurraldea:
Euskal AE
- Denbora:
-
Urtekoa
Kontzeptuak eta definizioak
Ospitaleko alta deitzen zaio ospitaleratze-eremuan edo eguneko ospitale kirurgikoan artatutako gertaera bat ixteari (sendatzeagatik edo hobetzeagatik, beste zentro batera eramateagatik, heriotzagatik eta borondatez). Adierazle konparagarri hori egiteko, gutxienez gau bateko edo gehiagoko egonaldia egin duten ospitaleratutako pazienteen kasuak sartzen dira.
Haur jaioberri osasuntsuek ez dute altarik ematen, ama baino ez baita alta ematen erditze-prozesuan. Patologiaren bat badute bakarrik, ospitaleratze eta alta gisa kontabilizatzen dira.
Adierazlea zatidura gisa lortzen da, ehun mila biztanleko horrenbeste:
Zenbakitzailea:
Akutuen ostipaleetan, egonaldi ertain/luzekoetan eta ospitaleetako pazienteen psikiatrikoen (gau batez gutxienez edo 24 baino gehiago) altak guztira, batez beste, urte batean zehar.
Izendatzailea:
Zenbatetsitako biztanleria urtearen erdialdera * 100.000
Ospitale alta (Eurostat). Ospitaletik pazienteak formalki irtetea, tratamendua, prozedura bukatu ondoren. Alta da ospitaletik tratamendua bukaturik irtetea; alta dira baita ere profesionalen adostasunik gabe irtetea, beste instituzio batera joatea eta hiltzea. Ospitaleratuta dauden gaixoez gainera (gutxienez gau 1ez edo 24 ordutik gora), egunean bertan tratamendua jaso dutenak ere hartzen dira kontuan. Jaioberri osasuntsuak ere zenbatzen dira. Baina ez dira zenbatzen erakunde bereko beste zerbitzu batzuetarako lekualdatzeak. Adierazle hau kalkulatua dago ingresatutako pazienteentzat (in-patient cases) ospitalean gau batez gutxienez edo 24 ordu baino gehiagoz egon direnak.
Jaioberri osasuntsuak ere sartzen diren arren, "All causes of diseases (A00-Z99) excluding V00-Y98 and Z38” hauek baztertu egin dira Eustaten eta INEren datuekin alderatzeko.
Ez dagokio
Kalitatea
Espainiarekiko datuak EINtik datoz (Ospitale erikortasun inkesta).
Ospitaleetako altei buruzko datua administrazioek eman dute; beraz, herrialde bakoitzeko osasun sistemaren antolaketa berezia islatzen du; horrexegatik, datuak ez dira beti alderagarri. Aldagai honekiko nazioarteko alderaketa kontu handiz egin beharrekoa da; izan ere, aldeak izango dira ospitalean lo egiten ez duten pazienteekiko, edo zerbitzu batetik bestera pasatutakoekiko.
Estatu bakoitzak erabilitako iturriak kontsultatzea komeni da:
Health care resources (hlth_res)
Informazio gehiago
EUROSTAT datuak: Population and social conditions, karpeta/Health; azpikarpeta/“Health care activities”: “Hospital discharges”; taula/“Hospital discharges by diagnosis, in-patients, per 100 000 inhabitants”
Hospital discharges by diagnosis, in-patients, per 100 000 inhabitants