HomeAdierazle NagusiakEgiturako Adierazle NagusiakFitxa Metodologikoa: Ospitale-altak 100.000 biztanleko. Gizonak

Fitxa Metodologikoa: Ospitale-altak 100.000 biztanleko. Gizonak

Identifikazioa

Izena
Ospitale-altak 100.000 biztanleko. Gizonak
Izena eta eragiketaren kodea 1. iturria
Ospitaleetako erikortasun-estatistika. (030580 Euskal Estatistika Plana)
Izena eta eragiketaren kodea 2. iturria
Biztanleriaren eguneratzea. 010142
Erakunde arduraduna
Eustat
Erabilgarritasuna
Urtea+1
Iturri sekundarioak
Ospitaleetako erikortasun-estatistika. EIN
Adierazlearen formula
Ospitale-alta kop./100.000 biztanleko

Helburua

Euskal AEko ospitaleetan artatutako biztanleen erikortasuna eta baliabide-kontsumoa ezagutzea, planifikazio, ebaluazio eta ikasketa epidemiologikorako euskarri gisa, ospitaleko alten bidez.

Eremua

Biztanleak:

Akutuen ospitaleak, egonaldi ertain/luzekoak eta psikiatriko publiko eta pribatuak

Lurraldea:

Euskal AE

Denbora:

Urtekoa

Kontzeptuak eta definizioak

Ospitaleko alta deitzen zaio ospitaleratze-eremuan edo eguneko ospitale kirurgikoan artatutako gertaera bat ixteari (sendatzeagatik edo hobetzeagatik, beste zentro batera eramateagatik, heriotzagatik eta borondatez). Adierazle konparagarri hori egiteko, gutxienez gau bateko edo gehiagoko egonaldia egin duten ospitaleratutako pazienteen kasuak sartzen dira.

Haur jaioberri osasuntsuek ez dute altarik ematen, ama baino ez baita alta ematen erditze-prozesuan. Patologiaren bat badute bakarrik, ospitaleratze eta alta gisa kontabilizatzen dira.

Adierazlea zatidura gisa lortzen da, ehun mila biztanleko horrenbeste:

Zenbakitzailea:

Akutuen ostipaleetan, egonaldi ertain/luzekoetan eta ospitaleetako pazienteen psikiatrikoen (gau batez gutxienez edo 24 baino gehiago) altak guztira, batez beste, urte batean zehar.

Izendatzailea:

Zenbatetsitako biztanleria urtearen erdialdera * 100.000

Ospitale alta (Eurostat). Ospitaletik pazienteak formalki irtetea, tratamendua, prozedura bukatu ondoren. Alta da ospitaletik tratamendua bukaturik irtetea; alta dira baita ere profesionalen adostasunik gabe irtetea, beste instituzio batera joatea eta hiltzea. Ospitaleratuta dauden gaixoez gainera (gutxienez gau 1ez edo 24 ordutik gora), egunean bertan tratamendua jaso dutenak ere hartzen dira kontuan. Jaioberri osasuntsuak ere zenbatzen dira. Baina ez dira zenbatzen erakunde bereko beste zerbitzu batzuetarako lekualdatzeak. Adierazle hau kalkulatua dago ingresatutako pazienteentzat (in-patient cases) ospitalean gau batez gutxienez edo 24 ordu baino gehiagoz egon direnak.

Jaioberri osasuntsuak ere sartzen diren arren, "All causes of diseases (A00-Z99) excluding V00-Y98 and Z38” hauek baztertu egin dira Eustaten eta INEren datuekin alderatzeko.

Ez dagokio

Kalitatea

Espainiarekiko datuak EINtik datoz (Ospitale erikortasun inkesta).

Ospitaleetako altei buruzko datua administrazioek eman dute; beraz, herrialde bakoitzeko osasun sistemaren antolaketa berezia islatzen du; horrexegatik, datuak ez dira beti alderagarri. Aldagai honekiko nazioarteko alderaketa kontu handiz egin beharrekoa da; izan ere, aldeak izango dira ospitalean lo egiten ez duten pazienteekiko, edo zerbitzu batetik bestera pasatutakoekiko.

Estatu bakoitzak erabilitako iturriak kontsultatzea komeni da:

Health care resources (hlth_res)

Informazio gehiago

EUROSTAT datuak: Population and social conditions, karpeta/Health; azpikarpeta/“Health care activities”: “Hospital discharges”; taula/“Hospital discharges by diagnosis, in-patients, per 100 000 inhabitants”

Hospital discharges by diagnosis, in-patients, per 100 000 inhabitants

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali