Fitxa Metodologikoa: Ospitaleko batez besteko egonaldia. Gizonak
Identifikazioa
- Izena
- Ospitaleko batez besteko egonaldia. Gizonak
- Izena eta eragiketaren kodea 1. iturria
- Ospitaleetako erikortasun-estatistika. (030580 Euskal Estatistika Plana)
- Erakunde arduraduna
- Eustat
- Erabilgarritasuna
- Urtea+1
- Adierazlearen formula
- Ospitale-egonaldi kopurua/altak
Helburua
Osasun sistemaren eraginkortasuna neurtzeko erabilitako adierazleetako bat da (intzidentzia txikiagoa, ospitalizazio gutxiago, burutze azkarra).
Eremua
- Biztanleak:
Akutuentzako eta egonaldi ertain eta luzeko ospitale publiko eta pribatuak
- Lurraldea:
Euskal AE
- Denbora:
-
Urtekoa
Kontzeptuak eta definizioak
Egonaldia alta-dataren eta ospitaleratze-dataren artean igarotzen den denbora da.
Ospitaleko alta deitzen zaio ospitaleratze-eremuan edo eguneko ospitale kirurgikoan artatutako gertaera bat ixteari (sendatzeagatik edo hobetzeagatik, beste zentro batera eramateagatik, heriotzagatik eta borondatez). Adierazle konparagarri hori egiteko, gutxienez gau bateko edo gehiagoko egonaldia egin duten ospitaleratutako pazienteen kasuak sartzen dira.
Haur jaioberri osasuntsuek ez dute altarik ematen, ama baino ez baita alta ematen erditze-prozesuan. Patologiaren bat badute bakarrik, ospitaleratze eta alta gisa kontabilizatzen dira.
Horrela lortzen da adierazlea: ospitalizazio egun kopurua zati urteko alta kopurua, heriotzagatikoak barne.
Kodeak eta izenak
Ez dagokio
Kalitatea
Ospitaleetako altei buruzko datua administrazioek eman dute; beraz, herrialde bakoitzeko osasun sistemaren antolaketa berezia islatzen du; horrexegatik, datuak ez dira beti alderagarri. Aldagai honekiko nazioarteko alderaketa kontu handiz egin beharrekoa da; izan ere, aldeak izango dira ospitalean lo egiten ez duten pazienteekiko, edo zerbitzu batetik bestera pasatutakoekiko.
INEren ospitale erikortasun inkestarekiko homogeneotasunari begira, “zero” egonaldiak bazter utzi dira.
Estatu bakoitzak erabilitako iturriak kontsultatzea komeni da:
Health care resources (hlth_res)
Informazio gehiago
EUROSTAT datuak: Population and social conditions Public health> Health care activities> Length of stay in hospital> In-patient average length of stay (days)