Fitxa metodologikoa: 16 eta 64 urte bitarteko biztanleen okupazio tasa
Identifikazioa
- Izena
- 16 eta 64 urte bitarteko biztanleen okupazio tasa
- Izena eta eragiketaren kodea 1. iturria
- Biztanleria Jardueraren Arabera (BJA) 050403
- Izena eta eragiketaren kodea 2. iturria
- -
- Erakunde arduraduna
- EUSTAT
- Erabilgarritasuna
- BJA + 2 hilabete
Helburua
Biztanle landunei dagokienez, okupazio tasak etengabe gora egiten duenean gainditzen dituzte gizarteek atzeraldiak eta sartzen dira enplegua sortzeko faseetan. Enplegu tasa da oparoaldi ekonomiko horien adierazleetako bat.
16 eta 64 urte bitarteko biztanleen enplegu ratioa edo okupazio tasa kalkulatzeko hurrengo zatiketa egin behar da: 16 eta 64 urte bitarteko biztanle landunen kopurua adin tarte horretako biztanle guztien kopuruaz zatitu behar da. Adierazle horren oinarria Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko Inkesta (BJA) da. “Bizilekuetan” bizi diren pertsona guztiak sartzen dira inkestan eta hortik kanpo geratzen dira etxebizitza kolektiboetan (harrera etxeak, ikasleen egoitzak, ospitaleak...) bizi direnak. Honako hauek dira biztanle landunak: erreferentziako astean gutxienez ordubetez lan ordainduren bat egin dutenak (izan lansaria edo onura) edo (erreferentziako astean) lanik egin ez dutenak baina lana bazutenak eta aldi batez joan ez direnak.
Eremua
- Biztanleak:
16 eta 64 urte bitarteko biztanleak.
- Lurraldea:
Euskal AE eta lurralde historikoak.
- Denbora:
-
Urtekoa
Kontzeptuak eta definizioak
Kalkulu mota:

Adierazlea zatidura modura lortzen da.
Zenbakitzailea:
16 eta 64 urte bitarteko biztanle landunak.
Izendatzailea:
16 eta 64 urte bitarteko biztanleak.
Kodeak eta izenak
Ez da egoki
Kalitatea
Ez da egoki
Informazio gehiago