HomeAdierazle NagusiakEgiturako Adierazle NagusiakFitxa metodologikoa: 16 eta 64 urte bitarteko gizonen okupazio tasa

Fitxa metodologikoa: 16 eta 64 urte bitarteko gizonen okupazio tasa

Identifikazioa

Izena
16 eta 64 urte bitarteko gizonen okupazio tasa
Izena eta eragiketaren kodea 1. iturria
Biztanleria Jardueraren Arabera (BJA) 050403
Erakunde arduraduna
EUSTAT
Erabilgarritasuna
BJA + 2 hilabete

Helburua

Biztanle landunei dagokienez, okupazio tasak etengabe gora egiten duenean gainditzen dituzte gizarteek atzeraldiak eta sartzen dira enplegua sortzeko faseetan. Enplegu tasa da oparoaldi ekonomiko horien adierazleetako bat.

16 eta 64 urte bitarteko gizonen enplegu ratioa edo okupazio tasa kalkulatzeko hurrengo zatiketa egin behar da: 16 eta 64 urte bitarteko gizon landunen kopurua adin tarte horretako gizonen kopuruaz zatitu behar da. Adierazle horren oinarria Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko Inkesta (BJA) da. “Bizilekuetan” bizi diren pertsona guztiak sartzen dira inkestan eta hortik kanpo geratzen dira etxebizitza kolektiboetan (harrera etxeak, ikasleen egoitzak, ospitaleak...) bizi direnak. Honako hauek dira biztanle landunak: erreferentziako astean gutxienez ordubetez lan ordainduren bat egin dutenak (izan lansaria edo onura) edo (erreferentziako astean) lanik egin ez dutenak baina lana bazutenak eta aldi batez joan ez direnak.

Eremua

Biztanleak:

16 eta 64 urte bitarteko gizonak.

Lurraldea:

Euskal AE eta lurralde historikoak.

Denbora:

Urtekoa

Kontzeptuak eta definizioak

Kalkulu mota:

Adierazlearen formula

Adierazlea zatidura modura lortzen da.

Zenbakitzailea:

16 eta 64 urte bitarteko gizon landunak.

Izendatzailea:

16 eta 64 urte bitarteko gizonak.

Kodeak eta izenak

Ez da egoki

Kalitatea

Ez da egoki

Informazio gehiago

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali