Fitxa metodologikoa: 16 eta 74 urte bitarteko biztanleen langabezia tasa
Identifikazioa
- Izena
- 16 eta 74 urte bitarteko biztanleen langabezia tasa.
- Izena eta eragiketaren kodea 1. iturria
- Biztanleria Jardueraren Arabera (BJA) 050403
- Erakunde arduraduna
- EUSTAT
- Erabilgarritasuna
- BJA + 2 hilabete
Helburua
Langabezia tasak etengabe gora egiten duenean gizarteak atzeraldi ekonomikoaren aldi ezberdinak igarotzen dituela esan behar da. Langabezia tasa da atzeraldi ekonomiko horien adierazleetako bat.
16 eta 74 urte bitarteko biztanleen langabezia ratioa edo tasa kalkulatzeko hurrengo zatiketa egin behar da: 16 eta 74 urte bitarteko biztanle langabeen kopurua 16 urteko eta gehiagoko biztanle aktiboen kopuruaz zatitu behar da. Adierazle horren oinarria Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko Inkesta (BJA) da. “Bizilekuetan” bizi diren pertsona guztiak sartzen dira inkestan eta hortik kanpo geratzen dira etxebizitza kolektiboetan (harrera etxeak, ikasleen egoitzak, ospitaleak...) bizi direnak.
Lanaren Nazioarteko Bulegoaren (LNB) arabera, langabeak dira erreferentziako astean soldatako lana edo lan lokabea ez duten baina lana bilatzeaz gainera lanerako prest dauden pertsona guztiak. 2002. urteaz gero, Europako Batzordearen 1897/2000 Araudiak definizio hori aldatu egin zuen. Hain zuzen, ordutik definizio horren barruan langabe bezala hartzen dira arestian aipatutako baldintzak betetzeaz gainera aurreko lau asteetan araudi horren arabera aktibotzat jo daitekeen lana bilatzeko kudeaketaren bat egin duten pertsonak.
Eremua
- Biztanleak:
16 eta 74 urte bitarteko biztanleak.
- Lurraldea:
Euskal AE eta lurralde historikoak.
- Denbora:
-
Urtekoa
Kontzeptuak eta definizioak
Kalkulu mota:

Adierazlea zatidura modura lortzen da.
Zenbakitzailea:
16 eta 74 urte bitarteko langabeak.
Izendatzailea:
16 eta 74 urte bitarteko biztanle aktiboak.
Kodeak eta izenak
Ez da egoki
Kalitatea
Ez da egoki
Informazio gehiago