HomeAdierazle NagusiakEgiturako Adierazle NagusiakFitxa metodologikoa: 16 eta 74 urte bitarteko emakumeen langabezia tasa

Fitxa metodologikoa: 16 eta 74 urte bitarteko emakumeen langabezia tasa

Identifikazioa

Izena
16 eta 74 urte bitarteko emakumeen langabezia tasa.
Izena eta eragiketaren kodea 1. iturria
Biztanleria Jardueraren Arabera (BJA) 050403
Erakunde arduraduna
EUSTAT
Erabilgarritasuna
BJA + 2 hilabete

Helburua

Langabezia tasak etengabe gora egiten duenean gizarteak atzeraldi ekonomikoaren aldi ezberdinak igarotzen dituela esan behar da. Langabezia tasa da atzeraldi ekonomiko horien adierazleetako bat.

16 eta 74 urte bitarteko emakumeen langabezia ratioa edo tasa kalkulatzeko hurrengo zatiketa egin behar da: 16 eta 74 urte bitarteko emakume langabeen kopurua 16 urteko eta gehiagoko emakume aktiboen kopuruaz zatitu behar da. Adierazle horren oinarria Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko Inkesta (BJA) da. “Bizilekuetan” bizi diren pertsona guztiak sartzen dira inkestan eta hortik kanpo geratzen dira etxebizitza kolektiboetan (harrera etxeak, ikasleen egoitzak, ospitaleak...) bizi direnak.

Lanaren Nazioarteko Bulegoaren (LNB) arabera, langabeak dira erreferentziako astean soldatako lana edo lan lokabea ez duten baina lana bilatzeaz gainera lanerako prest dauden pertsona guztiak. 2002. urteaz gero, Europako Batzordearen 1897/2000 Araudiak definizio hori aldatu egin zuen. Hain zuzen, ordutik definizio horren barruan langabe bezala hartzen dira arestian aipatutako baldintzak betetzeaz gainera aurreko lau asteetan araudi horren arabera aktibotzat jo daitekeen lana bilatzeko kudeaketaren bat egin duten pertsonak.

Eremua

Biztanleak:

16 eta 74 urte bitarteko emakumeak.

Lurraldea:

Euskal AE eta lurralde historikoak.

Denbora:

Urtekoa

Kontzeptuak eta definizioak

Kalkulu mota:

Adierazlearen formula

Adierazlea zatidura modura lortzen da.

Zenbakitzailea:

16 eta 74 urte bitarteko emakume langabeak.

Izendatzailea:

16 eta 74 urte bitarteko emakume aktiboak.

Kodeak eta izenak

Ez da egoki

Kalitatea

Ez da egoki

Informazio gehiago

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali