HomeAdierazle NagusiakEgiturako Adierazle NagusiakFitxa metodologikoa: Iraupen luzeko langabezia-tasa 16-74 urte bitarte. Guztira

Fitxa metodologikoa: Iraupen luzeko langabezia-tasa 16-74 urte bitarte. Guztira

Identifikazioa

Izena
Iraupen luzeko langabezia-tasa (16-74 urte bitarte). Guztira
Izena eta eragiketaren kodea 1. iturria
Biztanleria Jardueraren Arabera (BJA) 050403
Erakunde arduraduna
EUSTAT
Erabilgarritasuna
BJA + 2 hilabete

Helburua

Langabezia tasak etengabe gora egiten duenean gizarteak atzeraldi ekonomikoaren aldi ezberdinak igarotzen dituela esan behar da. Langabezia tasa da atzeraldi ekonomiko horien adierazleetako bat.

Honela kalkulatzen da iraupen luzeko langabezia-tasa, biztanle guztiona:lan bila 12 hil edo gehiago pasatutako langabetuen kopurua, zati 16 urtetik 74ra bitarteko biztanle aktiboak. Adierazle horren oinarria Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko Inkesta (BJA) da. “Bizilekuetan” bizi diren pertsona guztiak sartzen dira inkestan eta hortik kanpo geratzen dira etxebizitza kolektiboetan (harrera etxeak, ikasleen egoitzak, ospitaleak...) bizi direnak.

Lanaren Nazioarteko Bulegoaren (LNB) arabera, luzaroko (12 hilabete eta gehiago) langabetuak dira erreferentziako astean soldatako lana edo lan lokabea ez duten baina lana bilatzeaz gainera lanerako prest dauden pertsona guztiak. 2002. urteaz gero, Europako Batzordearen 1897/2000 Araudiak definizio hori aldatu egin zuen. Hain zuzen, ordutik definizio horren barruan langabetu bezala hartzen dira arestian aipatutako baldintzak betetzeaz gainera aurreko lau asteetan araudi horren arabera aktibotzat jo daitekeen lana bilatzeko kudeaketaren bat egin duten pertsonak.

Eremua

Biztanleak:

16-74 urte bitarteko biztanleak.

Lurraldea:

Euskal AE eta lurralde historikoak.

Denbora:

Urtekoa

Kontzeptuak eta definizioak

Kalkulu mota:

Adierazlearen formula

Adierazlea zatidura modura lortzen da.

Zenbakitzailea:

12 hilabetez edo denbora luzeagoan lana bilatzen ari diren 16-74 urte bitarteko langabetu guztiak.

Izendatzailea:

16-74 urte bitarteko biztanle aktiboak.

Kodeak eta izenak

Ez da egoki

Kalitatea

Ez da egoki

Informazio gehiago

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali