Fitxa metodologikoa: Iraupen luzeko langabezia-tasa 16-74 urte bitarte. Gizonak
Identifikazioa
- Izena
- Iraupen luzeko langabezia-tasa (16-74 urte bitarte). Gizonak
- Izena eta eragiketaren kodea 1. iturria
- Biztanleria Jardueraren Arabera (BJA) 050403
- Erakunde arduraduna
- EUSTAT
- Erabilgarritasuna
- BJA + 2 hilabete
Helburua
Langabezia tasak etengabe gora egiten duenean gizarteak atzeraldi ekonomikoaren aldi ezberdinak igarotzen dituela esan behar da. Langabezia tasa da atzeraldi ekonomiko horien adierazleetako bat.
Honela kalkulatzen da iraupen luzeko langabezia-tasa, gizonezkoen biztanleria: lan bila 12 hil edo gehiago pasatutako langabetuen kopurua, zati 16 urtetik 74ra bitarteko biztanle aktiboak. Adierazle horren oinarria Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko Inkesta (BJA) da. “Bizilekuetan” bizi diren pertsona guztiak sartzen dira inkestan eta hortik kanpo geratzen dira etxebizitza kolektiboetan (harrera etxeak, ikasleen egoitzak, ospitaleak...) bizi direnak.
Lanaren Nazioarteko Bulegoaren (LNB) arabera, luzaroko (12 hilabete eta gehiago) langabeak dira erreferentziako astean soldatako lana edo lan lokabea ez duten baina lana bilatzeaz gainera lanerako prest dauden pertsona guztiak. 2002. urteaz gero, Europako Batzordearen 1897/2000 Araudiak definizio hori aldatu egin zuen. Hain zuzen, ordutik definizio horren barruan langabe bezala hartzen dira arestian aipatutako baldintzak betetzeaz gainera aurreko lau asteetan araudi horren arabera aktibotzat jo daitekeen lana bilatzeko kudeaketaren bat egin duten pertsonak.
Eremua
- Biztanleak:
16-74 urte bitarteko gizonak.
- Lurraldea:
Euskal AE eta lurralde historikoak.
- Denbora:
-
Urtekoa
Kontzeptuak eta definizioak
Kalkulu mota:

Adierazlea zatidura modura lortzen da.
Zenbakitzailea:
12 hilabetez edo denbora luzeagoan lana bilatzen ari diren 16-74 urte bitarteko langabeak.
Izendatzailea:
16-74 urte bitarteko gizon aktiboak.
Kodeak eta izenak
Ez da egoki
Kalitatea
Ez da egoki
Informazio gehiago