HomeAdierazle NagusiakEgiturako Adierazle NagusiakFitxa Metodologikoa: Okupazio-tasa sexuaren arabera adin-tartea: 20-64 urte

Fitxa Metodologikoa: Okupazio-tasa sexuaren arabera adin-tartea: 20-64 urte

Identifikazioa

Izena
Okupazio-tasa sexuaren arabera (adin-tartea: 20-64 urte)
Izena eta eragiketaren kodea 1. iturria
Biztanleriaren jardueraren arabera sailkatzeko inkesta (BJA) 050403
Erakunde arduraduna
Eustat
Erabilgarritasuna
BJA+2 hilabete

Helburua

Lisboako Europar Kontseiluak (2000ko martxoan) adierazi zuen ezen enplegu-politikaren helburu nagusiak 2000ko %61eko enplegu-tasa %70era igotzea 2010ean izan beharko lukeela, eta emakume enplegatuak %51etik %60ra. Helburu horiek 2005eko “Elkarrekin lanean hazkunde eta enpleguagatik-Lisboako estrategiaren berrabiatzea” komunikazioan berrikusi ziren.

Batzordearen dokumentuetan oinarrituz eta Kontseiluak egindako lanaren argitan, Europako Kontseiluak abian jarri zuen Lisboako estrategiaren bigarren zikloa, 2008-2010, hazkunde eta enplegurako: Lisboako Komunitate Programa (LKP).

Mundua 2008an astindu zuen krisi ekonomikoagatik, Europar Batasunak ahaleginak bateratu behar izan zituen enplegu-arazoak bata bestearen ondoren tratatzeko. 2009ko maiatzean egindako Enpleguari buruzko Europar gailurreko bileraren ondoren, EBk komunikazioak argitaratu zituen “Enpleguaren aldeko konpromiso partekatua” agirian non proposatzen baitu estatu kideek eta gizarte-solaskideek bere egin dezaten enpleguaren aldeko europar konpromiso komun bat lankidetza indartzeko Ekonomi Bizkorketarako Europar Planaren markoan. Komunikazio horrek enplegua sustatzeko zenbait neurriren garrantzia azpimarratu zuen, esaterako: Enplegua sustatu, langileen gaitasunak hobetu, enplegurako sarrera erraztea eta komunitatearen finantzabideak mugiaraztea.

Europa 2020 da Lisboako Estrategiaren ondorengo plana. Asmoa du Europari krisitik indartuta irteten laguntzea, EB ekonomia adimentsu, jasangarri eta integratzailea, enplegu-, produktibitate- eta gizarte-kohesio maila altuak sortzeko gai. Enplegu-tasa da estrategia berri honen giltza-adierazleetako bat.

Eremua

Biztanleak:

20 eta 64 urte arteko biztanleak

Lurraldea:

Euskal AE

Denbora:

Urtekoa

Kontzeptuak eta definizioak

20-64 urte bitarteko okupazio-tasa horrela kalkulatzen da: 20-64 urte bitarteko pertsona enplegatuak zati adin horietako pertsona guztiak. Biztanleria Jardueraren Arabera (BJA) inkestan oinarritzen da adierazlea. Inkestan sartzen dira “familia-etxeetan” bizi diren pertsonak, eta ez etxebizitza kolektiboetakoak: harrera-etxeak, ikasle-egoitzak, ospitaleak, … Enplegatutako biztanleak dira erreferentziako astean ordaindutako (soldata edo etekina) lanen batean gutxienez ordubetez aritu direnak, edo nahiz eta aste horretantxe ez aritu lanen bat badutenak.

Kalkulu-mota:

Adierazlea zatidura gisa lortzen da eta ehunekotan azaltzen da.

Zenbakitzailea:

20-64 urte bitarteko biztanleria okupatua (guztira, emakumeak eta gizonak)

Izendatzailea:

20-64 urte bitarteko biztanleria guztira (guztira, emakumeak eta gizonak)

Kodeak eta izenak

Ez dagokio

Kalitatea

http://epp.eurostat.ec.europa.eu/portal/page/portal/sdi/files/Employment%20rate%2020-64.pdf

Informazio gehiago

Eurostat - Tables, Graphs and Maps Interface (TGM) table

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali