HomeAdierazle NagusiakEgiturako Adierazle NagusiakFitxa Metodologikoa: Energia berriztagarrien kuota energiaren azken kontsumo gordinean

Fitxa Metodologikoa: Energia berriztagarrien kuota energiaren azken kontsumo gordinean

Identifikazioa

Izena
Energia berriztagarrien kuota energiaren azken kontsumo gordinean
Izena eta eragiketaren kodea 1. iturria
Euskal AEko energia-datuak - 112332 (Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila)
Erakunde arduraduna
Energiaren Euskal Erakundea
Erabilgarritasuna
Urtea+2

Helburua

Horrela definitzen da energia-iturri berriztagarrietatik datorren elektrizitatea: energia-iturri berriztagarrietan ekoitzitako elektrizitatearen eta elektrizitatearen azken kontsumoaren arteko erlazioa. Hona hemen non sortzen den energia-iturri berriztagarrietako elektrizitatea: zentral hidroelektrikoak (ponpaketa izan ezik), biomasa/hondakinak, haizea, eguzki-instalazioak, geotermikoa.

Eremua

Biztanleak:

Biztanle eremua osatzen du energia-iturri berriztagarrietatik datorren elektrizitateak: zentral hidroelektrikoak, biomasa/hondakinak, haizea, eguzki-instalazioak eta energia biotermikoa.

Lurraldea:

Euskal AE

Denbora:

Urtekoa

Kontzeptuak eta definizioak

Adierazlea zatidura gisa lortzen da, ehunekotan.

Zenbakitzailea:

Energia-iturri berriztagarrietatik ekoitzitako elektrizitatea, milaka petrolio-tona baliokidetan neurtua (ktep)

Izendatzailea:

Azken energia-kontsumoa, milaka petrolio-tona baliokidetan neurtua (ktep)

Energiaren Euskal Erakundearen EUSKADI ENERGIA urteroko argitalpenetatik zuzenean lortzen da. Txosten hauek “Euskal AEko datu energetikoak” estatistika ofizialaren zabalkundea dira.

Kodeak eta izenak

Ez dagokio

Kalitatea

Adierazle hau kalkulatzen da energia-arloko estatistiketan oinarrituta, Energiari buruzko estatistiken araudiak araututa. 2009/28/CE direktiban deskribatutako adierazlearen zenbatespentzat jo liteke; izan ere, energia berriztagarrien zenbait teknologietarako estatistika-sistema ez dago Direktibaren betekizunak bete ahal izateko behar bezain garatua. Halere, teknologia hauen ekarpena nahiko bazterrekoa da. Hona hemen non aurki daitekeen informazio gehiago energia berriztagarrien kuotak kalkulatzeko metodologiaz eta energiaren arloko Eurostaten urteko estatistikez: Energia Berriztagarriei buruzko 2009/28/CE direktiban; Energiari buruzko estatistiken gaineko 1099/2008 araudian eta DG ENERGY-ren (Energiarako Zuzendaritza Orokorra) Gardentasunerako Plataforman

http://ec.europa.eu/energy/renewables/index_en.htm

Informazio gehiago

EUSKADI ENERGIA (EVE) urteko txostenak

Share of renewable energy in gross final energy consumption (EUROSTAT)

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali