HomeAdierazle NagusiakEgiturako Adierazle NagusiakFitxa Metodologikoa: Pobreziaren edo bazterketaren arriskuan dagoen biztanleria

Fitxa Metodologikoa: Pobreziaren edo bazterketaren arriskuan dagoen biztanleria

identifikazioa

izena
pobreziaren edo bazterketaren arriskuan dagoen biztanleria
izena eta eragiketaren kodea 1. iturria

pobrezia eta gizarte desberdintasunen inkesta 010905

gizarte zerbitzuen eskariaren estatistika / gizarte premiei buruzko inkesta 061003

erakunde arduraduna
enplegu eta gizarte gaietako. (eusko jaurlaritza)
erabilgarritasuna
urtea+1

helburua

europa 2020 estrategiak burututako ekimenetako bat “pobreziaren kontrako europar plataforma” da. lurralde kohesioa eta soziala bermatu nahi dira hazkundearen eta enpleguaren etekinak modu zabalean partekatu daitezen eta pobrezian eta bazterketan bizi diren pertsonak duintasunez bizi eta gizartean parte hartze aktiboa izan dezaten.

pobreziaren intzidentzia eta bilakaera ezagutzeko, lau adierazle erabiltzen dira, lehenengoa gainerako hiruren konbinazioa delarik:

- pobreziaren edo bazterketaren arriskuan dagoen biztanleria

- lan-intentsitate oso urridun familia-etxeetan bizi diren pertsonak

- transferentzia sozialen ondoren pobrezia-arriskuan dauden pertsonak

- gabezia material larriak dituen biztanleria

eremua

biztanleak:

euskal aen bizi direnak

lurraldea:

euskal ae

denbora:

bi urtekoa

2000tik, eta lau urtean behin, pobreziaren eta gizarte ezberdintasunen inkestaren datuekin.

2014tik, eta lau urtean behin, gizarte zerbitzuen eskariaren estatistikaren / gizarte premiei buruzko inkestaren datuekin.

kontzeptuak eta definizioak

kalkulu-mota:

adierazleak biztanleria-ehunekoetan agertzen dira.

pobreziaren edo bazterketaren arriskuan dagoen biztanleria: adierazle honek ondokoak konbinatzen ditu: pobrezia-arriskuan dauden pertsonak; gabezia material larrian daudenak; lan-intentsitate urridun familia-etxeetan bizi direnak.

lan-intentsitate oso urridun familia-etxeetan bizi diren pertsonak: lan-intentsitatea %20ko atalasearen azpitik duen familia-etxe bateko pertsonak (0-59 urte).

familia-etxearen lan-intentsitatea ari da, batetik, horko kide guztiek diru-sarreren erreferentzia-urtean lan egindako hil kopuruaz eta bestetik, teorian kide horietxek lan egin zitzaketen hil kopuruaz. lan egiteko adinean dagoen pertsona horrela definitzen da: 18-59 urte bitarteko pertsona, 18-24 bitarteko ikaslea ez dena. haur hutsez, 25 urte baino gutxiagoko ikaslez eta 60 eta gehiagoko pertsonez osatutako familia-etxeak adierazlearen kalkulutik aparte daude.

transferentzia sozialen ondoren pobrezia-arriskuan dauden pertsonak: pobrezia-atalasea horrela dago finkatuta adierazle honetarako: errenta nazional erabilgarri baliokidearen medianaren %60.

euskadin beste adierazle batzuk ere (epds adierazleak, medianaren %40, e.a.) erabiltzen direnez, zehaztu beharrekoa da eurostatek ezarritako arauei jarraitzen zaiela.

gabezia material larriak dituen biztanleria: ondoko egoeretako lauri gutxienez aurre egin ezinik, baliabide faltaz, dauden pertsonak: i) alokairua edo ohiko fakturak ordaindu, ii) etxebizitza behar bezala berotu, iii) ustegabeko gastuei aurre egin, iv) haragia, arraina edo horien adinako proteinak erregulartasunez (bi egunez behin) jan, v) etxetik kanpo astebete pasa oporretan vi) autoa izatea, vii) arropa-garbigailua izatea, viii) koloretako telebista izatea, ix) telefonoa izatea.

kodeak eta izenak

ez dagokio

kalitatea

https://www.eustat.eus/elementos/ele0010100/ti_encuesta_de_pobreza_y_desigualdades_sociales_2012_informe_general/inf0010142_e.pdf

http://epp.eurostat.ec.europa.eu/portal/page/portal/sdi/files/at-risk-of-poverty-rate.pdf

living conditions statistics - statistics explained

informazio gehiago

pobreziaren edo bazterketaren arriskuan dagoen biztanleria

eurostat - tables, graphs and maps interface (tgm) table

lan-intentsitate oso urridun familia-etxeetan bizi diren pertsonak

eurostat - tables, graphs and maps interface (tgm) table

transferentzia sozialen ondoren pobrezia-arriskuan dauden pertsonak

eurostat - tables, graphs and maps interface (tgm) table

gabezia material larriak dituen biztanleria

eurostat - tables, graphs and maps interface (tgm) table

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali