HomeEgiturako adierazleakBerrikuntzako adierazleen panela (EIS)Ohar Metodologikoa. EIS: Erdi eta goi-teknologiako produktuen esportazioak, produktuen esportazio guztien %tan

Ohar Metodologikoa. EIS: Erdi eta goi-teknologiako produktuen esportazioak, produktuen esportazio guztien %tan

Adierazle honek EBren lehiakortasun teknologikoa neurtzen du; hau da, ikerketako eta garapeneko (I+G) jardueren nahiz berrikuntzako jardueren emaitzak nazioarteko merkatuetan merkaturatzeko ahalmena. Produktuetan espezializazioak ere islatzen ditu, herrialdeka. Ekonomia modernoan, teknologia berrien sorkuntza, esplotazioa eta merkaturatzea funtsezkoak dira herrialde baten lehiakortasunerako. Izan ere, erdi- eta goi-teknologiako produktuak funtsezkoak dira hazkunde ekonomikorako, produktibitaterako eta ongizaterako eta, oro har, balio erantsi handiaren iturri dira, oso ondo ordaindutako enpleguarekin.

Adierazlea zatiki bezala lortzen da.

Zenbakitzailea:

Erdi- eta goi-teknologiako esportazioen balioa, moneta nazionalean eta uneko prezioetan. Goi-teknologiako esportazioen barruan ondorengo SITC Rev. produktu hauen esportazioak aipatu behar dira: 266, 267, 512, 513, 525, 533, 54, 553, 554, 562, 57, 58, 591, 593, 597, 598, 629, 653, 671, 672, 679, 71, 72, 731, 733, 737, 74, 751, 752, 759, 76, 77, 78, 79, 812, 87, 88 y 891.

Izendatzailea:

Esportazioen balio osoa, moneta nazionalean eta uneko prezioetan.

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali