HomeAdierazle NagusiakEgiturako Adierazle NagusiakOhar Metodologikoa. GBI: Oinarrizko metodologia

Ohar Metodologikoa. GBI: Oinarrizko metodologia

Genero-berdintasunaren indizea adierazle sintetiko bat da, dimentsio anitzeko kontzeptu batean oinarrituta oinarrizko adierazle banakakoak neurri bakar batean bilduz lortua. Hori egiteko, EIGE Genero Berdintasunaren Europako Institutuaren metodologia erabiltzen da, 2017ko bertsioan.

Eskala adimentsional batean –1ek erabateko ezberdintasuna adierazten du, eta 100ek, erabateko berdintasuna–, laburbiltzen du zeintzuk diren oraindik ere irauten duten ezberdintasunak, emakumeen ongizatean eta garapenean eragiten duten alderdi garrantzitsu batzuetan gertatzen direnak.

Haren definizioa genero-berdintasunaren perspektiban oinarritzen da, ez emakumearen ahalduntzearen perspektiban, eta berdin tratatzen ditu emakumeen eta gizonen arteko genero-etenak.

Haren osaketan, 2017ko bertsioan, zein den Euskal AEko genero-berdintasunaren indizearen 2022ko edizioan erabiltzen dena, 31 adierazle daude, hierarkikoki sei dimentsiotan egituratuta (Enplegua, Dirua, Ezagutza, Denbora, Boterea eta Osasuna), zeinak, bestalde, hamalau azpidimentsiotan bananduta baitaude. Honako adierazle-zerrenda hau erabiltzen da, Euskal AEko errealitate geopolitikora eta informazioaren eskuragarritasunera egokituta:

Enpleguaren dimentsioa

  1. Lanaldi osoko enplegua: Lanaldi osoko enpleguko tasa baliokidea (16 urte eta gehiagoko biztanle landunen ehunekoa).
  2. Lan-bizitzaren iraupena: Lan-bizitzaren iraupena (urteak).
  3. Banantzea jarduera-sektoreka: Enplegua Hezkuntzan, Osasunean eta Gizarte-zerbitzuetan (16 urte eta gehiagoko biztanle landunen ehunekoa).
  4. Arrazoi pertsonalengatiko eta familia arrazoiengatiko lan-malgutasuna: Ordutegia familia- eta gizarte-betebeharrekin bateratzeko duen gaitasuna oso ontzat jotzen duten soldatapeko eta antzeko biztanleen proportzioa.
  5. Karrera profesionala: Igurikimen profesionalen indizea, enpleguaren kalitatearen adierazlea, Eurofoundek egina lau adierazleetatik abiatuta zeinek neurtzen baitituzte enpleguarekin lotutako egoera, langileak lanbide-sustapenerako hautemandako aukerak, lana galtzeko hautemandako probabilitatea eta langileak erakundean murrizteko esperientzia. 0tik 100era bitarteko eskala batean neurtzen da, non puntuazioa zenbat eta handiagoa izan, enpleguaren kalitatea orduan eta handiagoa izango den. Euskal AErako kalkulatzea ezinezkoa denez, Espainiako datua erabiltzen da.

Diruaren dimentsioa

  1. Soldatak: Soldatapeko eta antzeko biztanleen ordainsari garbiaren batez besteko balioa (azken hilean kobratutako euroak).
  2. Diru-sarrerak: Familiaren batez besteko per capita diru-sarrera baliokidea 16 urte eta gehiagoko biztanleen artean (euroak).
  3. Txirotzeko arriskua: Txirotzeko arriskurik gabeko pertsonak, hots, zeinen familiaren per capita errenta baliokidea errenta ertainaren % 60 edo gehiagokoa baita (16 urte eta gehiagoko biztanleen ehunekoa).
  4. Diru-sarreren banaketa: 20-80 errenta kintilen arteko ratioa (16 urte eta gehiagoko biztanleen ehunekoa).

Ezagutzaren dimentsioa

  1. Goi-mailako ikasketak: Hirugarren/goi mailako hezkuntzako titulua duten pertsonak (15 urte eta gehiagoko biztanleen ehunekoa).
  2. Etengabeko prestakuntza: Azken lau asteetan hezkuntza arautuan edo ez-arautuan parte hartu zuten pertsonak (15 urte eta gehiagoko biztanleen ehunekoa).
  3. Ikasketa eremuen araberako banantzea: Unibertsitate-ikasleak Hezkuntzaren, Osasunaren eta Ongizatearen eta Arteen eta Giza-zientzien eremuetan (unibertsitate-ikasleen ehunekoa).

Denboraren dimentsioa

  1. Pertsonen zaintzak: Haurrak eta/edo adinekoak edo mendekoak zaintzen denbora pixka bat eman ohi duten pertsonak (18 urte eta gehiagoko biztanle landunen ehunekoa).
  2. Etxeko jarduerak: Etxeko jardueretan denbora pixka bat eman ohi duten pertsonak (18 urte eta gehiagoko biztanle landunen ehunekoa).
  3. Kirol, kultura eta aisia jarduerak: Kirol-, kultura- eta aisia-jarduerak egin ohi dituzten pertsona landunak (16 urte eta gehiagoko biztanle landunen ehunekoa).
  4. Boluntariotza- eta ongintza-jarduerak: Boluntariotza- eta ongintza-elkarteetan parte hartzen duten pertsona landunak (16 urte eta gehiagoko biztanle landunen ehunekoa).

Boterearen dimentsioa

  1. Gobernuko ordezkapena: Gobernukideen sexuaren araberako banaketa.
  2. Legebiltzarreko ordezkapena: Legebiltzarkideen sexuaren araberako banaketa.
  3. Lurralde batzarretako ordezkapena: Eskualde-batzarretako kideen sexuaren araberako banaketa.
  4. Enpresetako zuzendaritza: Enpresa handietako administrazio-batzordeetako kideen sexuaren araberako banaketa.
  5. Banku publiko eta erdipublikoetako zuzendaritza: Banku publiko eta erdipublikoetako administrazio-batzordeetako kideen sexuaren araberako banaketa.
  6. I+Gko finantzaketa publikoa: I+Gko finantzaketa publikoari buruzko erabakiak hartzeko kide anitzeko organo nagusietako kideen sexuaren araberako banaketa.
  7. Komunikabide publikoak: Komunikabide publikoetako kide anitzeko erabaki-organo nagusietako kideen sexuaren araberako banaketa.
  8. Kirol-federazioak: 10 kirol ezagunenen antolakundeetako kide anitzeko erabaki-organo nagusietako kideen sexuaren araberako banaketa.

Osasunaren dimentsioa

  1. Norberaren osasunaren gaineko pertzepzioa: Norberaren osasunaren gaineko pertzepzio ona edo oso ona (16 urte eta gehiagoko biztanleen ehunekoa).
  2. Bizi-itxaropena: Bizi-itxaropena jaiotzean (urteak).
  3. Bizi-itxaropena osasun onarekin: Bizi-itxaropena osasun onarekin jaiotzean.
  4. Tabakoa eta edari alkoholdunak kontsumitzea: Erretzen ez duten eta alkoholaz abusatzen ez duten pertsonak (16 urte eta gehiagoko biztanleen ehunekoa).
  5. Bizi-ohitura osasungarriak: Jarduera fisikoa egiten duten eta/edo frutak eta barazkiak kontsumitzen dituzten pertsonak (16 urte eta gehiagoko biztanleen ehunekoa).
  6. Osasun-laguntza: Estali gabeko osasun-laguntza premiarik ez duten pertsonak (16 urte eta gehiagoko biztanleen ehunekoa).
  7. Laguntza odontologikoa: Estali gabeko laguntza odontologikoko premiarik ez duten pertsonak (16 urte eta gehiagoko biztanleen ehunekoa).

Euskal AEko Genero-berdintasunaren Indizearen 2022. edizioan, Eustatek Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen duten hiru lurralde historikoetako Genero Berdintasunaren Indizeak lortu ditu. Helburu hori lortzeko, doikuntza batzuk egin behar izan dira oinarrizko adierazleen definizioan edo kalkulu-irizpideetan. Egokitzapenek eragina izan dute jarraian aipatzen diren adierazleetan. Gainerako kasuetan, adierazleen definizioa eta lurralde historikoetako kalkulu-prozedura Euskal AErako deskribatutakoaren berdina da.

Boterearen dimentsioa

  1. Gobernuko ordezkapena: Foru-aldundietako gobernu-organoetako kideen sexuaren araberako banaketa.
  2. Legebiltzarreko ordezkapena: Lurralde-batzarretako kideen sexuaren araberako banaketa.
  3. Lurralde-batzarretako ordezkapena: Udalerriko alkate eta zinegotzien sexuaren araberako banaketa.
  4. Enpresetako zuzendaritza: Enpresa handietako administrazio-kontseiluetako kideen sexuaren araberako banaketa.
  5. Banku publiko edo erdipublikoetako zuzendaritza: Banku publiko edo erdipublikoetako administrazio-kontseiluetako kideen sexuaren araberako banaketa. Inplikatutako erakundeen izaera autonomikoagatik eta lurralde historikoen eremuan baliokiderik ez dagoenez, Euskal AErako kalkulatutako balioa hiru lurraldeei ere egozten zaie.
  6. I+Gko finantzaketa publikoa: I+Gko finantzaketa publikoari buruzko erabakiak hartzeko kide anitzeko organo nagusietako kideen sexuaren araberako banaketa. Inplikatutako erakundeen izaera autonomikoa dela eta, eta lurralde historikoen eremuan baliokiderik ez dagoenez, Euskal AErako kalkulatutako balioa hiru lurraldeei ere egozten zaie.
  7. Komunikabide publikoak: Komunikabide publikoetako kide anitzeko erabaki-organo nagusietako kideen sexuaren araberako banaketa. Inplikatutako erakundeen izaera autonomikoagatik eta lurralde historikoen eremuan baliokiderik ez dagoenez, Euskal AErako kalkulatutako balioa hiru lurraldeei ere egozten zaie.

Osasunaren dimentsioa

  1. Bizi-itxaropena osasun onarekin: Bizi-itxaropena osasun onarekin jaiotzean.  Adierazle hau lurralde historikoka kalkulatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Inkestatik datorren informazioa erabiltzen da, EAEko osasun oneko egoeren adinaren araberako intzidentziari buruzkoa. Informazio hori hiru euskal lurraldeetako bakoitzari aplikatzen zaio. Ondorioz, adierazle horretan lurraldeka dauden aldeak lurralde bakoitzeko heriotza-taula espezifikoak erabiltzearen ondorio dira soilik.

Genero-berdintasuna adierazleka definitzeko metrika

Generoko Etena (BG) genero-berdintasunaren neurri bat da (ez desberdintasunarena). Kalkulatzeko, aztertzen ari den oinarrizko adierazlean (X) emakumeen balioaren eta gizon eta emakumeen batez besteko balioaren arteko ratioa erabiltzen da, 0k erabateko ezberdintasuna eta 1ek erabateko berdintasuna adierazten duen eskala batera bihurtuta:

Generoko Etena

Oinarrizko adierazle bakoitzeko (X) genero-berdintasunaren Neurria (M) lortzeko, Generoko Etena (BG) erabiltzen da, zeina Maila-faktore baten bidez zuzendu eta 1 baliotik 100 baliora doan eskala batera bihurtzen baita; 100eko balioak erabateko genero-berdintasuna adierazten du. Kalkulua honela egiten da:

Genero berdintasunaren neurria

Maila faktorea herrialde bakoitzak adierazle bat noraino lortu/bete duen kontuan hartzeko asmoz aplikatzen da. Oro har, honela kalkulatzen da:

Maila faktorea

Bertan erreferentziako-balio bat da EIGEk ezarri duena X aldagaiak lortutako balio maximo gisa Europar Batasuneko 28 herrialdeetako edozeinetan eta ondorengo 4 ekitaldietako edozeinetan: 2005, 2010, 2012 eta 2015. Erreferentzia-balio horiek "Gender Equality Index. 2017. Measuring gender equality in the European Union 2005-2015" dokumentuan argitaratuta daude (108. orrialdea).

Badira salbuespen batzuk formula horrekiko:

  1. A. Bizi-itxaropena, Bizi-itxaropena osasun onarekin eta Diru-sarrerak adierazleetan ez da adierazlearen balio osoa hartzen, baizik eta gizonentzat eta emakumeentzat lortutako emaitzen batezbesteko aritmetikoa.
  2. B. Denboraren dimentsioko zortzi adierazleetan eta Denboraren dimentsioko bitan (Pertsonen zaintzak eta Etxeko jarduerak) ez da inolako zuzenketarik egin Maila-faktorearen bidez.

Genero-berdintasunaren indiziea kalkulatzeko eransketa

Indizearen egiturak lau maila dauzka:

  1. Genero berdintasunaren indizearena, eransketa maila gorena
  2. Jasotzen diren sei dimentsioena: Enplegua, Dirua, Ezagutza, Denbora, Boterea eta Osasuna.
  3. Arestiko dimentsio bakoitza bananduta dagoen azpidimentsioena.
  4. Oinarrizko adierazleena; haietako bakoitzarentzat genero-berdintasunaren neurri bat (M) kalkulatzen da.

Genero-berdintasunaren indizea kalkulatzera daraman eransketa-prozesua mailaka egiten da, 4. mailatik 1.ra honela igoz:

Azpidimentsioen (S) araberako indize sintetikoak oinarrizko adierazle bakoitzaren (X) genero-berdintasunaren neurriaren (M) batezbesteko aritmetiko sinplea kalkulatuz lortzen dira:

Azpidimentsioen (S) araberako indize sintetikoak. Formula

non nj azpidimentsio bakoitzean sartutako adierazle kopurua baita eta Sjit azpidimentsio, herrialde eta urte bakoitzerako indize sintetikoa baita.

Dimentsioen (D) araberako indize sintetikoak dagozkien azpidimentsioen (S) indize sintetikoen batezbesteko geometrikoa kalkulatuz lortzen dira:

Azpidimentsioen (S) araberako indize sintetikoak. Formula

non nk dimentsio bakoitzean sartutako azpidimentsioen kopurua baita eta Dkit dimentsio, herrialde eta denbora-une bakoitzerako indize sintetikoa baita.

Genero berdintasunaren indizea (IIG) dimentsio (D) bakoitzaren indizeen batezbesteko geometriko haztatua kalkulatuz lortzen da:

Azpidimentsioen (S) araberako indize sintetikoak. Formula

Erabiltzen diren haztapenak (w) Genero Berdintasunaren Europako Institutuak kalkulatu ditu, analisi hierarkikoko metodologia aplikatuz.

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar