Baliabideen produktibitatea

Baliabideen produktibitatea

Baliabideen produktibitatea ratio honen bidez neurtzen da: BPGa/MBK ; Barne Produktu Gordina/(materialen bertako kontsumoa). Materialen bertako kontsumoak ekonomia batek zuzenean guztira erabiltzen dituen materialak neurtzen ditu. Honela definitzen da: erreferentziako ekonomiako lurraldetik urtean erauzten diren lehengaien kopurua gehi inportazioak ken esportazio fisikoak. Garrantzitsua da adieraztea materialen bertako kontsumoan erabiltzen den "kontsumo" terminoa itxurazko kontsumoa dela eta ez azken kontsumoa. Materialen bertako kontsumoan ez dira sartzen lehengaien eta produktuen inportazioekin eta esportazioekin lotutako fluxu arruntak, erreferentziako zentro ekonomikoetatik kanpokoak. Denboran eta herrialdeen artean alderaketak egiteko, garrantzitsua da BPGa egoki erabiltzeko, denboran zehar izaten diren prezio-aldaketek eta herrialdeen arteko erosteko ahalmenaren aldeek ez eragitea adierazlearen bilakaeran. Horregatik:

  1. - Helburua bada baliabideen produktibitatearen joera edo bilakaera aztertzea denboran zehar eta erreferentziako eremu geografiko bakarrean, erabili behar den adierazlea da barne produktu gordina bolumen pilatuan, erreferentzia-urtea 2000. urtea izanda eta urte horretako eguneko prezioetan (BPGa ive).
  2. - Aldiz, helburua bada baliabideen produktibitatearen joera edo bilakaera aztertzea bi eremu geografikoren edo gehiagoren artean erreferentziako urte berean, erabili behar den adierazlea da barne produktu gordina erosteko ahalmenaren parekotasunean (BPGa ppc) eta ez BPGa ive.

Garrantzitsua da adieraztea ez dagoela BPGa-ren definiziorik aukera emango duenik aldi berean bi dimentsioetan alderaketak egiteko, hots, denboran eta eremu geografikoaren arabera alderatzeko. Bi eremu geografikoren edo gehiagoren denboran zeharreko bilakaera alderatzeko, adierazle hau izan beharko genuke: barne produktu gordina bolumen pilatuan eta erosteko ahalmenaren parekotasunean erreferentziako urte baterako. Horrelakorik ez dagoenez, ezin da horrelako alderaketarik egin.

Otros productos estadísticos

Datos

Informes y documentos

Microdatos

Metadatos

Cuestionarios

Información auxiliar

Calendario

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar