Osasun mentala

Osasun mentala

"Mental Health Inventory" aukeratu dugu, 5 item dituen bertsioan, tresna erraza eta laburra izateaz gainera aukera ona delako arazo psikiatrikoak dituzten pertsonen azterketa egiteko, eta biztanleen osasun mentalaren gaineko neurri ona ere badelako. Antsietatea, depresioa, emozioen kontrola eta afektibitate-oreka baloratzeko diseinatu zen.
Honako galdera hauek egin ziren:
Azken 4 asteetan, zenbat aldiz?
- (i5a) Egon zinen urduri.
- (i5b) Sentitu zinen hain etsita non ezerk ere ez zintuen animatzen.
- (i5c) Sentitu zinen lasai eta erabat bare.
- (i5d) Sentitu zinen adorerik gabe eta goibel.
- (i5e) Sentitu zinen alai.
Erantzunen kategoriak beti izan ziren honako hauek: beti (1), ia beti (2), askotan (3), batzuetan (4), soilik noizbait (5), inoiz ez (6).

Eta indizea honela kalkulatu zen:
MI = 100-(((7- i5a)+ (7- i5b) + i5c + (7- i5d) + i5e)-5)*4, Balioak 0 eta 100 artekoak izan ziren. Zenbat eta balio handiagoak orduan eta osasun mental onagoa.

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali