OMEren 2. biltzarrean (Voorburgeko biltzarra, 1990) osasunaren gaineko inkestetarako metodo eta bitarteko komunak edukitzeko eman ziren gomendioak betez prestatu zen egin beharreko galdera:
Zure osasuna, oro har, nolakoa da? Oso ona / Ona / Hala-holakoa / Txarra / Oso txarra
Erantzuna oso subjektiboa izan behar denez, hau da, hirugarrenek erantzun ezin diotenez, 15 urteko eta hortik gorako pertsonentzako banako galdeketan sartu zen.
Osasunaren inguruan erabilitako neurri errazenetako bat da, eta azterlan askotan erabili da zerbitzuei eta heriotza-tasari lotuta (Mossey 1982, Idler 1990, Segovia 1989). Item bakarraren bidez jasotako neurria den arren, osasunaren neurri orokor moduan erabil daiteke; gainera, gaixotasunari eta osasunaren gaineko balorazio subjektiborako osagaiei lotuta agertzen da.