Alkoholaren kontsumoa

HomeGaiakOsasun egoeraDefinizioak Alkoholaren kontsumoa
Alkoholaren kontsumoa

Ohiko edalea da: azken urtean gutxienez astean behin edari alkoholikoak kontsumitu dituela adierazi duen pertsona; lanegun batean edan duela adierazi duena; astelehenetik ostegunera bitartean zerbait kontsumitu duela adierazi duena; eta asteburuko edalea da, gutxienez edari bat kontsumitu duena ostiralean, larunbatean edo igandean.

EAEOI 2013an hiru kategoria ezarri dira, alkoholaren kontsumoak epe luzera osasunean izan dezakeen arriskuaren arabera:

1. Edaleak ez diren pertsonak, edale ohiak eta noizbehinkako edaleak

2. Normalean alkohola kontsumitzen duten pertsonak (gutxienez astean behin)

  • a) 15-17 urte, bi sexuak:

    • Arrisku handiko kontsumoa: astean 3 egun baino gehiagotan kontsumitzen badute alkohola, edo egun bakarrean 30 g alkohol baino gehiago kontsumitzen badute.

    • Arrisku txikiko kontsumoa: alkohola kontsumitzen dute baina ez dituzte betetzen aurreko baldintzak.

  • b) 18 urte eta gehiago:

    • Gizonak:

      " Arrisku handiko kontsumoa: batez beste 30 g baino gehiagoko kontsumoa astean edo 40 g baino gehiagoko kontsumoa egun bakarrean.

      " Arrisku txikiko kontsumoa: arrisku handiko mugetatik behera geratzen den kontsumoa.

    • Emakumeak

      " Arrisku handiko kontsumoa: batez beste 20 g baino gehiagoko kontsumoa astean edo 30 g baino gehiagoko kontsumoa egun bakarrean.

      " Arrisku txikiko kontsumoa: arrisku handiko mugetatik behera geratzen den kontsumoa.

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali