Ez dira osasun-zentroetako langile gisa sartzen itundutako enpresen langileak (garbiketakoak, ikuzketakoak, etab.etakoak), ez eta prestakuntza-aldian dauden langileak ere (BAME, OLT).
Estatistikaren erreferentzi urteko XII-31n dauden egiazko pertsonala sartzen da, eta ez langile-zerrendan agertzen diren lanpostuak.
Ez dira atal honetan sartzen:
Zerbitzualdian dagoen pertsonala, beste erakunde bati atxikita badago.
Eszedentzian dagoen pertsonala.
Aldi baterako lan-bajan egoteagatik ordezkatua izan den pertsonala.
Aldi baterako kontratu bidez establezimenduari lotutako edo zerbitzualdiko pertsonala, aldiz, sartzen da.
Pertsonala guztira. Zuzendariek, kudeatzaileek, osasun-laguntzako langileek eta gainerako langileek osatzen dute.
Osasun-langileak. Honako maila hauek hartzen ditu:
- Medikuak. Lana ospitalean bertan egiten duten mediku guztiak, zein lanpostu duten alde batera utzita (zerbitzuburua, etab.). Ez dira atal honetan sartzen BAMEak, borondatezko laguntzaileak eta bekadunak.
- Beste espezialistak. Orain arte adierazi gabeko espezialista guztiak sartzen dira hemen (medikuntza prebentiboa, odontologia).
- Gau-egunekoak. Ospitaleko gau-eguneko zerbitzuak soilik egiten zituzten medikuak.
- Beste goi-mailako tituludunak (osasun-funtzioa dutenak).- fisikariak, biologoak, botikariak, etab., ospitalean lan egiten dutenak.
- OLT eta ED Osasun-laguntzaile teknikoak eta erizaintzako diplomatuak. Emaginak eta fisioterapeutak dagokien ataletan aipatzen dira.
- Osasun-teknikariak. Bigarren mailako lanbide-heziketa, osasun arloko lanekin (anatomia patologikoa, laborategia, etab.).
Gainerako langileak: honako maila hauek hartzen ditu:
- Zuzendariak eta kudeatzaileak.- Ospitalearen zuzendaritzaz eta kudeaketaz soilik arduratzen ziren langileak dira. Zuzendaritza eta administrazio-lanak osasun-laguntzekin batera burutzen zituzten medikuak mediku gisa azaltzen dira soilik, bikoiztasunik gerta ez dadin.
- Goi-mailako teknikariak.- Administrazio-arloan eta zerbitzu orokorretan lan egiten duten goi-mailako teknikariak.
- Erdi-mailako teknikariak.- Administrazio-arloan eta zerbitzu orokorretan lan egiten duten erdi-mailako teknikariak.
- Administrariak.- Administrari laguntzaileak eta administrariak.
- Lanbide kualifikatuko langileak.- Bigarren mailako lanbide-heziketa dutenak, osasun adarrekoa izan ezik.
Bestelako langileak. Osasun-zentroari lotuta egonik aipatu gabe utzi diren langileak.