Zientzi ikerketa eta teknologi garapena

Zientzi ikerketa eta teknologi garapena

I+Gko jardueratzat hartzen dira:
Zientzia- eta teknika-jakintzak gehitze aldera, era sistematikoan egiten diren sortze-jarduerak, bai eta lan horietako emaitzak gailu, produktu, material edo prozesu berriak lortzeko erabiltzea ere. Jarduera horretan sartzen dira funtsezko ikerketa, ikerketa aplikatua eta teknologia-garapena.

  • a) Funtsezko edo oinarrizko ikerketa: zientzi jakintza berriak lortzeko helburuz egindako lan originalak. Xede nagusia ez da helburu edo aplikazio praktiko espezifiko bat.
  • b) Ikerketa aplikatua: zientzia- edo teknika-jakintza berriak lortzeko helburuz egindako lan originalak. Xede nagusia helburu praktiko jakin bat da.
  • c) Teknologi garapena: dauden jakintza zientifikoez baliatzea, material, gailu, produktu, prozedura, sistema edo zerbitzu berriak sortzeko edo lehendik zeudenetan funtsezko hobekuntzak egiteko. Hor sartzen da prototipoak eta ereduzko instalazioak egitea.
  • Ez dira I+Gko jardueren artean sartzen:

  • Hezkuntza eta prestakuntza
  • Horri lotutako zientzia- eta teknika-jarduerak
  • Industri jarduerak
  • Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

    Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
    Oso baliagarria
    Baliagarria
    Ez oso baliagarria
    Ez da inondik ere baliagarria
    Baduzu iradokizunik?
    Bai, badut
    Bidali