Produkzio-kontuak (C.1) produkzio-prozesuaren beraren eragiketak ematen ditu. Erakundeko sektoreetarako eta jarduera-adarretarako egiten da. Produkzioa du baliabide gisa eta bitarteko kontsumoak erabiltzen ditu.
Produkzio-kontua sistemako saldo garrantzitsuenetako bat kalkulatzeko erabil daiteke, baita produkzio-jarduera bat egiten duen unitateak erantsitako edo sortutako balioa eta funtsezko agregatu bat ere: barne-produktu gordina.
Balio erantsia ekonomia aldetik esanguratsua da, bai erakundeko sektoreetarako bai jarduera-adarretarako.
Ekonomia osorako, produkzio-kontuak bere baliabideen artean ondasun eta zerbitzuen produkzioaz gainera produktuen gaineko zergak (diru-laguntzak kenduta) hartzen ditu; horrela, barne-produktu gordina (merkatuko prezioetan) kontabilitateko saldo moduan atera daiteke.