Kapital-eraketa gordina

Kapital-eraketa gordina

Kapital-eraketa gordinean sartzen dira:

a) Kapital finkoaren eraketa gordinak bere baitan hartzen ditu aktibo finkoen eskurapenak ken erabilerak (lagapenak), ekoizle egoiliarrek aldi jakin batean eginak, gehi produkzio-unitateen edo erakunde-unitateen produkzio jardueratik eratorritako produzituak ez diren aktiboen balioaren gehikuntza jakin batzuk. Aktibo finkoak ekoizpen-prozesuen bidez lortutako aktibo materialak edo ez-materialak dira, urtebete baino gehiagoan beste produkzio-prozesu batzuetan modu errepikatuan edo jarraian erabilitakoak.

b) izakin aldakuntza horrela neurtzen da: sarreren balioa ken irteerena eta edozein galera arruntarena.

c) objektu baliotsuen erosketak ken lagapenak; objektu baliotsuak ez-finantzetako ondasunak dira, haien erabilera nagusia ez da ekoizpena edo kontsumoa, denborak ez die fisikoki erasaten; balio-gordailu dira.

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali