Familia nukleoa dagoen ala ez kontuan hartuta honako familia motak bereizi behar dira:
Nukleorik gabeko familia
Pertsona bakarrekoa: ez dago familia nukleorik eta pertsona bakarrak osatzen du.
Pertsona bat baino gehiagokoa: hemen ere ez dago familia nukleorik; pertsona bik edo gehiagok osatzen dute eta haien artean ahaidetasuna egon daiteke edo ez.
Familia nuklearra
Seme-alabarik gabeko nukleoa duena: seme-alabarik ez duen bikote batek osatzen du.
Seme-alabak dituen nukleoa duena: bere nukleoa eratu ez duten seme-alabak dituen bikote batek osatzen du familia nukleo hau.
Guraso bakarrekoa: bere nukleoa eratu ez duten seme-alabak dituen aitak edo amak osatzen du familia nukleo hau.
Zabaldua: edozein motatako familia nukleoa da eta bertan pertsona bat edo batzuk bizi dira elkarren artean ahaidetasuna izanik.
Nukleo anitzekoa: familia nukleo bi edo gehiago ditu.