Orain ari dira ikasten (2021 baino lehenagoko zentsuak)
Erreferentziatzat hartzen den datan ikasten ari zirenak. Bete beharreko baldintzak: eskola-urte batek normalean irauten duen denbora-bitarte osoan ari ziren ikasten, ikastetxe ofizial edo pribatu batean, eta ikasketa-modalitatea edozein izan daiteke (normala, librea, urrunekoa, posta bidezkoa¿); beste aukera bat da data horretan ikasketa arautu gabeak egiten aritzea, normalean akademietan, edo lanerako prestakuntzakoak.
Honako maila hauek bereizi behar dira:
Haur-hezkuntza eta lehen mailakoak: Haur Hezkuntza, haurtzaindegiak, Lehen Hezkuntza, HHE, Hezkuntza Berezia eta lehen mailako pareko beste ikasketa batzuk.
Profesionalak: Erdi- eta goi-mailako heziketa-zikloak, HLPP, eta beste ikasketa profesional batzuk, baita Lanerako Prestakuntza ere.
Bigarren mailakoak: DBHko ikasketak, LOE Batxilergokoak, musikako ikasketa ofizialak (erdiko maila), artistikoak eta hizkuntzetakoak, unibertsitateko sarbidea eta antzeko beste batzuk.
Erdi-goi mailakoak: Ingeniaritza Teknikoko ikasketak eta perituak, Maisu-maistra ikasketak, Erizaintza eta antzekoak.
Goi-mailakoak: Unibertsitateko gradu-ikasketak, lizentziaturakoak, goi-mailako ingeniaritzakoak eta abar, eta hirugarren zikloko ikasketak, graduondokoak, masterrak, doktoretzak eta espezializazioa.