Lehen hezkuntza baino txikiagoa: Analfabetoak, Lehen mailako ikasketak amaitu gabe.
Lehen hezkuntza
Behe-mailako bigarren hezkuntza: Bigarren hezkuntzako lehen etapa DBHko graduatu-titulurik gabe eta antzekoa; Bigarren hezkuntzako lehen etapa DBHko graduatu-tituluarekin eta baliokideak; 1. eta 2. mailetako profesionaltasun-ziurtagiriak eta antzekoak.
Goi-mailako bigarren hezkuntza: Batxilergoa eta antzekoak; Lanbide-heziketako, arte plastikoetako eta diseinuko eta kiroletako erdi-mailako irakaskuntzak eta antzekoak; Musikako eta dantzako irakaskuntza profesionalak eta antzekoak; Hizkuntza-eskola ofizialetako B2, C1 eta C2 mailetako ziurtagiriak eta antzekoak; Oinarrizko lanbide-heziketa.
Hirugarren mailakoa ez den bigarren hezkuntzaren ondoko hezkuntza: 3. mailako profesionaltasun-ziurtagiriak; Bigarren hezkuntzako bigarren etapa eskatzen duten iraupen laburreko programak eta antzekoak.
Ziklo laburreko hirugarren hezkuntza: Lanbide-heziketako, arte plastikoetako eta diseinuko eta kiroletako goi-mailako irakaskuntzak eta baliokideak; Batxilergoko titulua eskatzen duten eta 2 urte edo gehiago irauten duten berezko unibertsitate-tituluak.
Hirugarren hezkuntzako gradua edo maila baliokidea: 240 ECTS krediturainoko unibertsitate-graduak eta baliokideak; Unibertsitateko diplomadunak eta baliokideak; Adituaren edo espezialistaren berezko tituluak, 60 ECTS kreditu baino gutxiagokoak eta sartzeko betekizun gisa unibertsitate-titulua eskatzen dutenak.
Maisutza-maila, espezializazioa edo baliokidea: 240 ECTS kreditu baino gehiagoko unibertsitate-graduak eta baliokideak; Lizentziadunak eta baliokideak; Unibertsitateko master ofizialak eta baliokideak; Osasun Zientzietako espezialitateak egoiliartza-sistemaren bidez eta antzekoak; Masterreko berezko unibertsitate-tituluak (maisutzak), 60 ECTS kreditukoak edo gehiagokoak eta sartzeko betekizun gisa unibertsitate-titulua eskatzen dutenak.
Doktorego-maila edo baliokidea: Unibertsitateko doktoregoa.