Egiten ari diren ikasketa-motak (2021 baino lehenagoko zentsuak)
Erreferentziako egunean eta ikasturte osoan zehar ikastetxe publiko edo pribatu batean aldizka ikasketak egiten zeuden pertsona guztiek izan dezakete ezaugarri hau, irakaskuntzaren modalitatea kontuan hartu gabe (ohikoa, askea, urrunekoa, posta bidezkoa...); une horretan arautu gabeko ikasketak egiten ari ziren pertsonak ere sartzen dira multzo honetan, eskuarki akademietan edo lanerako prestakuntza ematen duten zentroetan.
Honako maila hauek bereizi behar dira:
Eskolaurreko eta lehen mailako ikasleak: haur hezkuntza, ama eskola, haurtzaindegia, eskolaurrea eta antzekoak. Baita lehen hezkuntza eta baliokideak diren beste ikasketa batzuk ere.
Profesionalak: lehen eta bigarren mailako Lanbide Heziketa, erdi-mailako Lanbide Heziketa eta goi-mailako Lanbide Heziketa eta beste ikasketa profesional batzuk dituztenak, lanerako prestakuntza barne.
Bigarren mailako ikasketadunak: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, LOGSE, BBB eta UBI, unibertsitaterako sarbidea eta antzeko beste batzuk dituztenak.
Maila ertain eta goi maila arteko ikasketadunak: unibertsitate eskoletan daudenak, ingeniari tekniko eta perituen ikasketak dituztenak, irakasleak, erizainak eta antzekoak.
Goi mailako ikasketadunak: goi mailako fakultate eta eskola teknikoetan daudenak, lizentziadunak, goi mailako ingeniariak eta abar, hirugarren ziklokoak graduatu ondokoak, masterrak, doktoreak eta espezializatuak.