Batxilergo bateratu balioanizduna (BBB) eta Unibertsitatera bideratzeko ikasturtea (UBI)
Ez daude indarrean, eta Hezkuntzari eta Hezkuntzako Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorreko hezkuntza-sistemaren barruan zeuden.
Batxilergo Bateratu Balioanizdunak (BBB) hiru ikasturte zituen, eta hamalau urtetik hamasei urtera egiten zen. Hezkuntza-maila hau amaitutakoan lortzen zen batxilergoko tituluak 2. mailako lanbide-heziketan sartzen uzten zuen eta unibertsitatera sartzeko ohiko bidea zen Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtera (BBB) joatea ere.