Informazioaren eta komunikazioaren teknologien -IKT- eta sare informatikoen hornikuntza
Nagusiki ordenagailu pertsonalaren inguruan mugitzen diren aparatu elektronikoen eta zerbitzu erantsien multzoa, ordenagailuen arteko komunikazioa eta interkomunikazio-sare horiek behar dituzten zerbitzuak barne direla. Funtsezkotzat sartu dira:
Ordenagailua: ordenagailu pertsonalak, eramangarriak edo ordenagailu baten terminalak.
Enpresako sare informatikoak: sare lokala (LAN: Local area network) edo sare zabaldua (WAN: Wide area network).
Sakelako telefonoa: komunikazio pertsonaleko beste zerbitzu batzuk barne direla (bilagailua,…)
Posta elektronikoa.
Internet.
Intranet:
barne-komunikazioen sarea, Internetek erabiltzen duen protokolo berean oinarritua eta barne-komunikazioak egitea ahalbidetzen duena.
Extranet: Intraneten luzapen babestua, kanpoko erabiltzaileei sareko elementu batzuetara sartzen ahalbidetzen diena.
Funtsen transferentzia elektronikoa, terminal baten, telefono baten, ordenagailu baten edo banda magnetiko baten laguntzarekin.
Datu informatizatuen elkartrukea (EDI), Interneten bidez edo beste bide baten bidez.