Ezaugarri horren arabera, aldagai ekonomiko hauek konbinatuz sailkatzen da hainbat gizarte-taldetan biztanleria aktiboa:
• Lanbidea
• Lanbide-egoera
• Jarduerarekiko lotura
Gizarte-taldeak hauek dira:
• Goiko taldeak: zuzendaritza, gerentzia, lanbide liberalak, etab.
• Tarteko profesionalak eta enplegatuak: tarteko lanbideak, tarteko agintariak, enplegatuak, etab.
• Eskulangileak eta nekazariak: eskulangintzan eta nekazaritzan lan egiten duten pertsonak.
• Langile kualifikatuak: lan kualifikatuak egiten dituzten pertsonak.
• Langile ez kualifikatuak: kualifikatuak ez diren lanak egiten dituzten pertsonak.
• Aktibo ez direnak eta lehen enpleguaren bila ari diren persona langabeak: Aktibo ez den biztanleria da hori zeina zuzenean edo zeharka egoera hauetako batean agertzen baita erreferentzia-datan administrazio-erregistroren batean izena emanda. Jasotzen du pentsio bat erretiro edo aurre-erretirokoa, alarguntza edo zurztasunekoa, ezintasun iraunkor edo baliaezintasunekoa.