Azalera handietako merkataritzaren indizea
Euskal Autonomia Erkidegoan azalera handietako merkataritza sektoreko merkataritza- eta lan-koiunturak duen bilakaeraren zuzeneko adierazle da azalera handietako merkataritzaren indizea. Helburu horrekin, bi indize-mota kalkulatzen dira: salmenten indizea eta landun-kopuruaren indizea. Lehendabizikoa, saldutako produktu-motaren arabera xehekatzen da: elikadura, batetik; eta gainerako produktuak, bestetik.
Azalera Handietako Merkataritza da txikizkako merkataritza enpresek egindakoa, salmenta-azalera 2.500 m2 edo gehiago direnean.