Administrzio publikoa (IGIa)

Administrzio publikoa (IGIa)

"Herri Administrazioak" sektorean (S.13) merkatukoak ez diren beste ekoizle batzuen erakunde-unitate guztiak sartzen dira; horien produkzioa norbanakoaren edo talde baten kontsumorako da eta, batez ere, beste sektore batzuetakoak diren edota errenta eta aberastasun nazionala birbanatzeko eragiketak egiten dituzten unitateek egindako nahitaezko ordainketen bidez finantzatzen dira.Zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoan, estatistika eremuan erakunde hauek sartzen dira:

  • 1. Estatuko Administrazioa
  • 2. Eusko Jaurlaritza
  • 3. Foru Aldundiak: Probintziako Gobernu- eta Administrazio-organoak, tokiko erakunde gisa
  • 4. Udalak: Udalen ordezkaritza-, gobernu- eta administrazio-organoa
  • 5. Mankomunitateak eta Partzuergoak: Probintzia bateko edo probintzia mugakideetako udalerriak elkartuz osatzen diren Tokiko Erakundeak
  • 6. Udalen elkarteak eta Kuadrillak: Udalen elkarteak eratutako Tokiko Erakundeak, Lege bidez esplizituki definituta egon ez arren baterako helburuak betetzeko sortu direnak
  • 7. Tokiko erakunde txikiagoak: Udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko tokiko erakundeak, banatutako biztanle-guneen Administrazio deszentralizaturako sortuak, gure kasuan Administrazio Batzarrak deitzen dira
  • 8. Erakunde Autonomoak: Zuzenbide Publikoko Erakundeak, Lege bidez nortasun juridikoarekin eta EAEtik independentea den ondare propioarekin sortuak; haiei agintzen zaie beren-beregi zerbitzu publikoren bat nahiz zerbitzu horri atxikitako fondoak antolatu eta administratzea. Bi motatakoak izan daitezke:
    • Izaera administratibokoak: Soil-soilik eginkizun administratiboak dauzkatenak
    • Izaera Komertzial, Industrial, Finantzario edo antzekoak: horrelako jarduerak egiten badituzte.
  • 9. Beste erakunde publiko batzuk: EAEz bestelako nortasun juridikoa daukaten erakundeak. Haien xedea, EAEren eskumenei dagozkion jarduerak deszentralizazio-araubidean egitea da, antolamendu juridiko pribatuari edo beren araudi espezifikoari jarraituz
    • Eusko Legebiltzarra
    • Herri Kontuen Euskal Epaitegia
    • Datuak Babesteko Euskal Agentzia
    • Euskal Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea
    • Lan Harremanen Kontseilua
    • Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorena
  • 10. Merkataritza-sozietateak: Beren kapital sozialaren zatirik handienean Herri Administrazioaren partaidetza zuzena edo zeharkakoa daukaten sozietateak dira; gehieneko partaidetza ( >%50) zehazteko, kontuan hartuko dira mota guztietako erakundeei dagozkien partaidetza guztiak
  • 11. Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitatea

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali