Telefonia mugikorreko operadoreekin egindako konexioen bitartez eduki handiko SMS eta MMSak bidaltzeko, hartzeko, tratatzeko eta kudeatzeko aukera ematen duten sistema informatikoak.
Sarean sartzeko edozein teknologia (GSM, CDMA, TDMA, iDEN, UMTS-3G) nahiz konexio-mota (WAP, GPRS, EDGE, IP) erabiltzeko aukera eskaini behar dute. SMS plataformek zerbitzu hauek eskaintzen dituzte, besteak beste: premium zerbitzuak (berrien bidalketa eta eduki orokorrak); alertak; eta SMSen bidalketa masiboa, Push izenekoa, zeina berrespenak egiteko, bisitak oroitarazteko, kontsultak egiteko, aldaketen berri emateko, publizitatea egiteko, eta abarretarako erabiltzen baita.