I+G delakoa unitate, erakunde eta sektoreen arteko baliabide-transferentzia garrantzitsuak dakartzan jarduera da. I+Gn, barne-gastuen guztizkoa xehekatzen da, jarduera horietarako jasotako diruen jatorrizko iturriaren arabera. I+G egiteko diru publikoei dagokienez, diru-laguntzak (itzultzerik gabe emandako maileguak barne) eta Administrazioarekiko kontratuak (eta erosketak) sartu beharko dira. Itzulgarri diren I+G maileguak, nahiz Administraziotik nahiz beste iturrietatik eskuratutakoak, diru berekitzat jasoko dira kontabilitatean.
Herri administrazioek finantzatutako I+G gastuak (%):
I+G barne gastu guztien Administrazioak finantzatutako ehunekoa, eta Administrazio Zentralak, Erkidegokoak eta Tokikoak transferitutako diru-laguntzak I+G jardueretarako.
Enpresak finantzaturiko I+Gko gastuak (%):
Barruan egindako I+Gko gastuen guztizkotik, enpresa sektoreak finantzatu duen ehunekoa da. Enpresa sektorean sartu behar dira I+G egiten duten enpresetako diru berekiak, hots, enpresek egindako gastua, gehi enpresa pribatuek, publikoek eta ikerketa zentroek egiten duten finantzaketa.
Unibertsitateek finantzatutako I+G gastuak (%):
I+G barne gastu guztien unibertsitateek finantzatutako ehunekoa, publikoak eta pribatuak bereiziz.
Bestelako iturrietatik finantzaturiko I+Gko gastuak (%):
Barruan egindako I+Gko gastuen guztizkotik, MAGEP (mozkina ateratzeko asmorik gabeko erakunde pribatuak) sektoreak finantzatu duen ehunekoa da. Sektore horretan sartu behar dira fundazioak eta aurrezki-kutxak.
Atzerriak finantzaturiko I+Gko gastuak (%):
Barruan egindako I+Gko gastuen guztizkotik, atzerri sektoreak finantzatu duen ehunekoa da. Sektore horretan sartu behar dira Europako Batasuneko (Batasuneko egitarauak), agentzietako eta nazioarteko beste erakunde batzuetako diru-laguntzak, eta atzerriko herrialdeetakoak.