Erabilgarritasuneko modeloak (I+G)
Honako hauek dira erabilgarritasuneko modelo gisa babesteko modukoak: asmakizun berriak eta sortze-jarduera dakartenak izanik, objektu bati bera erabiltzeko edo fabrikatzeko abantaila, praktikan nabaria, ematen dioten konfigurazio, egitura edo izaera ematean dautzan asmakizunak. Zehatz esanda, erabilgarritasuneko modelo gisa babesteko modukoak dira baldintza horiek betetzen dituzten lanabesak, tresnak, erremintak, aparatuak, gailuak edo horien atalak.
Patenteei buruz egin den eran, argitaratutako erabilgarritasuneko ereduen datuak aurkezten dira. Erreferentzi urtean Euskal Autonomia Erkidegoan egindako erabilgarritasuneko ereduen datuak dira, ez urte horretan eskatutakoenak.