a) Estatuko patentea.
Patenteen lege berriaren arabera (11/1986 Legea, martxoaren 20koa), denbora jakin batez industrian asmakizun bat bakarrean erabiltzeko eta asmakizun horretatik datozen objektu fabrikatuak merkaturatzeko edo saltzeko eskubidea ezagutzearren, estatuak ematen duen ziurtagiria da. EUSTATek egindako tauletan, argitaratutako patenteen datuak aurkezten dira. Erreferentzi urtean Euskal Autonomia Erkidegoan egindako patenteen datuak dira, ez urte horretan eskatutakoenak.
b) Europa bidezko patentea.
Europako Patentearen Hitzarmenaren indarrez Europako Patenteen Bulegoak izapidetutako patentea da. Patente-mota horri esker, esku-hartzaileak, bulego horretan ezarritako patente-eskabide bakarraren bidez, hitzarmen horretako kide diren herrialdeen artetik, izendatu dituen guztietan babesa lortu ahal izango du. Behin Europa bidezko patentea emanda, patente hori hainbat estatuko patentetan banakatzen da; eta estatuko patente bakoitza dagokion herrialdeko legediaren menpe izango da.
c)Mundu bidezko patentea.
Patenteen Arloko Kooperazio Itunaren indarrez izapidetutako patentea. Patente-mota horri esker, esku-hartzaileak, bulego horretan ezarritako patente-eskabide bakarraren bidez, itun horretara atxikitako herrialdeen artetik, izendatu dituen guztietan babesa lortu ahal izango du.