Etxebizitza (Eraikinen eta lokalen zentsua 2010)
Etxebizitza moduan hartu behar da egitura aldetik bereizia eta lokabea den eta, eraiki, berreraiki, eraldatu edo egokitzeko moduagatik pertsonek erabiltzeko den esparrua, baldin eta beste erabilera batzuetarako bakarrik ez bada. Etxebizitza dira, halaber, aurreko baldintzak bete ez arren zentsua edo estatistika egin den aldian bizilagunen bat duten esparruak.Kontzeptu honetan sartzen dira ostatu eta establezimendu kolektiboak.