Eraikin baten solairua (Oina) (Eraikinen eta lokalen zentsua 2010)
Kontuan hartzen da eraikina banatzen den maila bakoitza, lurzoruaren gainetikoak zein azpitikoak. Sabai batez estalirik egon behar dute. Ez dira solairutzat hartzen ganbarak, goitegiak edo mandioak badira, non eta bertan ez bada gau eta egun norbait bizi edo bertan ekonomia-jarduera bat gauzatzen ez bada. Eraikineko instalazioak dituzten sotoak ere (berokuntzaren galdara-gela, igogailuaren motorrarena) ez dira kontuan hartzen. Ez eta soilik biztanleen aparkaleku pribatu gisa erabiltzen diren garajeak ere, hau da, enpresa baten ekonomia-jarduerari ez dagozkion sotoak ere.