Airearen Kalitatearen Indizea (AKI)

Airearen Kalitatearen Indizea (AKI)

Airearen kalitate indizeak (IKA) biztanleei airearen kalitatearen berri modu argi eta errazean emateko balio du.

Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sarea EAEko kutsadura-mailak kontrolatzeko eta zaintzeko tresna bat da, eta autonomia-erkidegoek beren lurraldeko airearen kalitatea ebaluatzeko betebeharrari erantzuten dio. Sareak airearen kalitateari buruzko araudiak ezartzen dituen kutsatzaileak aztertzeko eta neurtzeko sentsoreak ditu; batik bat, sufre dioxidoa (SO2), nitrogeno oxidoak (NO eta NO2), ozono troposferikoa, karbono monoxidoa (CO), ozonoa (O3) eta partikula esekiak (PM10 eta PM2.5). Neurketak denbora errealean egiten dira.

Euska AEko indizea airearen kalitatearen egoera definitzen duten bost kategoriatan dago banatuta: Oso ona, ona, hobetzeko modukoa, txarra eta oso txarra.

Honakoak dira indizea kalkulatzeko aintzat hartzen diren irizpideak:

  • Kutsatzaile eta estazio bakoitzeko AKI bat ezartzen da; azken hori definitzeko kutsatzaile guztien arteko AKIrik okerrena erabiltzen da.
  • Kutsatzaile eta estazio bakoitzari dagozkien orduko eta eguneko AKIak kalkulatzen dira.
  • Kontzentrazio-tarteak zehazteko 102/2011 ED-an finkatutako balioak hartu dira kontuan.

Otros productos estadísticos

Datos

Notas de prensa

Banco de datos

Microdatos

Metadatos

Códigos y nomenclaturas

Cuestionarios

Información auxiliar

Calendario

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali