Liburu-dendak jendearentzat irekitako establezimenduak dira, ustiapen pribatukoak izaki bereziki liburuak —mota guztietakoak eta edozein euskarritan— saltzen dihardutenak. Bereziki liburuak saltzen diharduten liburu-dendak bakarrik bildu ditugu zentsuan, baldin eta, batetik, urtean 100.000€-tik gorako diru-sarrerak badituzte, eta, bestetik, liburu-salmentaren ondoriozko ehunekoa salmenta guztien % 30etik gorakoa bada. Azalera handiak eta bereziki prentsa, paper-gauzak edo antzeko gaiak saltzen dituzten establezimenduak ez dira estatistikan bildu.