Ekonomia Jarduerako Eremuak
Ekonomia-eremu bat hiri-espazio kontsolidatu bat da, askotariko ekonomia-jardueretarako garatua. Gune erabat planifikatua eta mugatua osatzen du, ordenantzekin eta zuzkidura-espazioekin, eta indarrean dauden hirigintzako arauetan eta dagokien erregelamenduetan xedatutako baldintzekin bat datozen hirigintza-estandarrekin(1).
Lurraldean, esparru edo lerro poligonal itxi bat osatzen du, eta haren ertzak beste eremuekiko gutxienez 200 metrora daude. Gutxienez hiru establezimendu ditu jardunean.
Definizioan ez da kontuan hartzen atari- edo eraikin-kopurua; nahikoa da bat egotea, han establezimenduak badaude.
Eremu batek udalerri edo lurralde bateko baino gehiagoko lurrak har ditzake. Hala ere, gure ondorioetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldeak dira eremu baten gehieneko muga.
Eremu baten baitan, nekazaritzako eta abeltzaintzako lurrak egon daitezke, baso-lurrak, etxebizitzak, komunikabideak eta aparkalekuak edo autobideek zeharkatu ditzakete, zubiek, hodiek edo goi-tentsioko lineek. Dena dela, eremu minimo bat izango da enpresa-jarduerarako erabiltzen denaren ondoan.
(1) Erref.: Enpresa Poligonoen Espainiako Koordinakundea, CEPE. www.poligonoscepe.org