Kateatutako indizea

Kateatutako indizea

  • Indize bakunaren zenbakiak aldagai jakin baten aldakuntza neurtzen du (prezioa, kopurua, etab.) emandako aldi batean (t) eta oinarritzat hartutako aldi baten aldean (0). t urteko balioaren eta oinarrizko 0 urteko balioaren arteko koziente bezala kalkulatzen da.

  • Indize konplexuaren zenbakiak aldagai-multzo baten aldakuntza neurtzen du aldi jakin batean (t) eta oinarritzat hartutako aldi baten aldean (0). Indize konplexuaren adibide bat KPI da; izan ere, indize honetan familiaren "erosketen otzara" osatzen duten ondasun eta zerbitzuen prezioek izan duten baterako bilakaera aztertzen da. Indizea kalkulatzerakoan gai ezberdinen prezioek ez dute eragin berdina; aitzitik, ponderazio ezberdina erabiltzen da oinarrizko urteko otzaran horietariko bakoitzarentzat zuen garrantziaren arabera.

  • Kateatutako indizea konplexua da; 0 alditik t aldirako igarotzea zatikatu egiten da eta gehikuntza partzialak kontuan hartu. Ondorioz, indize hori ateratzeko erabili diren ponderazioek aldagaiek t-1 urtean izan dituzten pisuak islatzen dituzte eta ez oinarrizko 0 urtean izandakoak. Horrela, zenbatespen askoz zehatzagoa eta eguneratuagoa lortzen da.

  • Otros productos estadísticos

    Datos

    Informes y documentos

    Microdatos

    Metadatos

    Cuestionarios

    Información auxiliar

    Calendario

    Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

    Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
    Oso baliagarria
    Baliagarria
    Ez oso baliagarria
    Ez da inondik ere baliagarria
    Baduzu iradokizunik?
    Bai, badut
    Bidali