Diru-laguntzak (D.3)

Diru-laguntzak (D.3)

Herri administrazioek edo Europar Batasuneko erakundeek ekoizle egoiliarrei egindako ordainketa arruntak dira, kontrapartidarik gabekoak. Ordainketa hauek ekoizleen produkzio mailetan, prezioetan edo produkzio-faktoreen ordainketan eragina izateko asmoz egiten dira.

Merkatukoak ez diren beste ekoizle batzuek produkziorako beste diru-laguntza batzuk jaso ditzakete, baldin eta ordainketa horiek merkatuko ekoizleei eta merkatukoak ez diren ekoizleei aplikatu beharreko arau orokorren menpean badaude. Hitzarmen bidez ezarri da produktuetarako diru-laguntzak ez direla merkatukoa ez den beste produkzioan erregistratzen (P.13.)

Europar Batasuneko erakundeek emandako diru-laguntzetan soilik sartzen dira produkzio-unitate egoiliarrek zuzenean egindako transferentziak.

1) Produktuetarako diru-laguntzak (D.31.):

  • a) Inportazioetarako diru-laguntzak (D.311.)
  • b) Produktuetarako beste diru-laguntza batzuk (D.319)

2) Produkziorako beste diru-laguntza batzuk (D.39.)

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali