Kapital-kontua (III.1.)

Kapital-kontua (III.1.)

Kapital-kontuak, unitate egoiliarrek egindako finantzazkoak ez diren aktibo finkoen eskuraketak ken emateak (lagapenak) erregistratzen ditu; halaber, aurrezkiaren (kontu korronteetako kontabilitateko azken saldoa) eta kapital-transferentzien ondorioz ondare garbiak izan duen aldakuntza neurtzen du.

Kapital-kontuaren bidez zehaztu daiteke zein mailatan finantzatu diren finantzazkoak ez diren aktibo finkoen eskuraketak ken emateak aurrezkiaren eta kapital-transferentziaren kontura. Kontu honek bi ezaugarri erakusten ditu: batetik, unitate edo sektore batek zuzenean nahiz zeharka beste unitate edo sektore bat finantzatzeko duen zenbatekoari dagokion finantzatzeko gaitasuna; eta bestetik, unitate edo sektore batek beste unitate edo sektore batzuei mailegutan eskatu behar duen zenbatekoari dagokion finantzatzeko beharrizana.

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali