Azken kontsumoko gastua (P.3)

Azken kontsumoko gastua (P.3)

Erkidegoko kideen banako nahiz taldeko beharrizanak edo gabeziak zuzenean betetzeko asmoz erabiltzen diren ondasunetan eta zerbitzuetan erakunde-unitate egoiliarrek egiten duten gastua da. Azken kontsumoko gastua lurralde ekonomikoan edo munduko beste tokiren batean egin daiteke.

Bi kontzeptu horien arteko ezberdintasuna, herri administrazioek edo EZIAGEek finantzatzen dituzten baina espezieko gizarte-transferentzia moduan etxeei hornitzen zaizkien ondasun eta zerbitzu jakin batzuk erabiltzeko modua da.

Herri administrazioen azken kontsumoko gastuan bi kategoria daude, biak EZIAGEek dituztenen antzekoak:

  • Herri administrazioek ekoizten dituzten ondasunen eta zerbitzuen balioa; hauek ez dira norberaren konturako kapital-eraketa ez salmentak;

  • Merkatuko ekoizleek ekoizten dituzten eta herri administrazioek eskuratzen dituzten ondasun eta zerbitzuak; hauek aldatu gabe ematen zaizkie etxekoei, espezieko gizarte-transferentzia gisa. Hori dela eta, herri administrazioek saltzaileek etxekoei emandako ondasun eta zerbitzuak ordaintzen dituzte.

  • Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

    Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
    Oso baliagarria
    Baliagarria
    Ez oso baliagarria
    Ez da inondik ere baliagarria
    Baduzu iradokizunik?
    Bai, badut
    Bidali